GARA > Idatzia > Euskal Herria

BAIONA

Herriko Etxeko bozetarako hautagaien norgehiagoka abian da

Jean Grenetek joan den asteartean 2014ko herriko etxeetarako bozetara ez zela aurkeztuko iragarri zuenetik bere ordezkoa nor izango den deliberatzeko joko politikoak abiatu dira. Kazeta.infok dioenez, ostegunean Jean-Rene Etchegarayk bere hautagaitza ofiziala egin du zentro-eskuinaren izenean. UMPren baitan bi hautagai daude, Sylvie Durruty eta Chrstian Millet-Barbe, eta martxoaren 20an deliberatuko dute nor izango den taldearen ordezkaria. PSk, izenik jakinarazi ez badu ere, Henry Etcheto aipatzen da gehien. Abertzale ezkertiarrak Euskal Herria Bairen filosofiaren baitan aurkeztuko dira, baina zerrenda irekia izatea izanen dute xede.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo