197/2006 doktrinaren ankerkeria agerian utzi dute Bruselan
Bruselara egindako bisitaren balorazio positiboa egin zuten atzo Herrirak eta Etxeratek. Izan ere, talde guztietako europarlamentariekin elkartzeko aukera izan dute euskal presoen egoera azaltzeko. Mezu oso argia helarazi diete: 197/2006 doktrinak giza eskubideak urratzen ditu.GARA |
Hilaren 4tik 8ra bitartean Bruselan aurrera eramandako harreman dinamika oso positibotzat jo dute Herrira mugimenduak eta Etxeratek. Atzo Bilbon egindako agerraldian, Europar Batasuneko erakundeen egoitzak biltzen dituen hirira joandako ordezkaritzako partaide izan diren Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak eta Jone Artola Etxerateko kideak hartu zuten parte -espetxean 28 urte daramatzan eta 197/2006 doktrina aplikatuta duen Joseba Artolaren arreba da Jone-.
Zarrabeitiak atzo azpimarratu zuenez, europarlamentari ezberdinekin egindako bileretan mezu argia helarazi dute: bakeak aukera bat merezi du Euskal Herrian eta bake prozesuan sakontzeko urrats positiboak ematearen beharra ezinbestekoa da. Bide horretan, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeak berebiziko garrantzia duela adierazi dute Bruselan. Salbuespen neurri horien artean, datorren hilaren 20an Europako Giza Eskubideen Auzitegian berraztertuko den Ines del Rioren kasua salatu dute, 197/2006 doktrinak giza eskubideak larriki urratzen dituela nabarmenduz.
Bidaiak emaitza positiboak izan ditu Zarrabeitiaren arabera, bai kualitatiboki bai kuantitatiboki. Orotara, hamalau herrialde desberdinetako 35 europarlamentarirekin bildu dira Herrira eta Etxeraten ordezkaritza osatu duten kideak. Talde parlamentario guztietako legebiltzarkideekin batzartu dira gainera; hala, besteak beste, Talde Popularreko Csaba Sogor Errumaniako europarlamentariarekin eta Talde Sozialistako Eric Andrieu frantziarrarekin eta Emer Costello irlandarrarekin izan dira. Talde Liberaleko hautetsiekin ere izan dira, besteak beste Izaskun Bilbao Eusko Alderdi Jeltzaleko kidearekin. European Free Alliance taldeko kideekin, berdeekin eta ezkertiarrekin ere izan dira Bruselan euskal ordezkariak.
Atzo Bilbon azaldu zutenez, jarrera positiboa nabaritu dute Bruselan, batez ere 197/2006 doktrinaren aplikazioaren aurkako iritziari dagokionez. Jone Artolak, bere aldetik, senideek pairatzen duten egoeraren berri Europako erakundeetara eramatearen garrantzia azpimarratu zuen atzo Bilbon. Izan ere, euren eskubide zibil eta politiko guztiak indarrean dituzten ehunka euskal eta europar herritar espetxe politikak eragindako giza eskubideen urraketa larriak lehen pertsonan sufritzera kondenatuta daude egun.
Una manifestación recorrerá el próximo sábado las calles de Tafalla desde la Plaza del Ayuntamiento (12.00) para reclamar la puesta en libertad de su vecina Inés del Río, a quien se le ha alargado la condena impuesta en base a la doctrina 197/2006 y cuyo caso será examinado el próximo día 20 por la Gran Sala del Tribunal Europeo de Derechos Humanos, con sede en Estrasburgo.
Herrira recordó que la sentencia de Estrasburgo, que se dará a conocer en los próximos meses, tendrá una influencia decisiva no solo en la situación de la vecina de Tafalla, sino también en la de todos los presos vascos que siguen en prisión después de haber cumplido su condena. Son un total de 74 en estos momentos. El pasado mes de julio, Estrasburgo ya sentenció que la condena de Del Río había sido alargada conculcando los derechos humanos. El Estado español presentó un recurso contra esta sentencia. Este recurso se verá el día 20.
Para explicar el caso a los vecinos de Tafalla, Amaia Izko (abogada de Del Río), Libertad Francés (abogada de Salhaketa) y el periodista Mariano Ferrer protagonizaron ayer una charla en la Casa de Cultura. GARA
Europarlamentariekin ez ezik, Bruselara joandako ordezkaritza Flandriako Parlamentuan giza eskubideen alorrean lan egiten duten legebiltzarkideekin ere bildu ahal izan da.