2.b maila Ezkerraldeko derbia
Etxean anai, zelaian etsai
Jon eta Mikel, Orbegozo anaiak, aurrez aurre izango dira igandean Ezkerraldeko derbian. Egoera kontrajarriak, maila pertsonalean eta kolektiboan, bizitzen ari dira azpeitiarrak, Barakaldo eta Sestao Riverren.
Amaia U. LASAGABASTER
Ezkerraldeko derbia modu berezian biziko da Azpeitian. Azpeitian, bai; bertakoak baitira Jon eta Mikel, Orbegozo anaiak: Barakaldoko jokalaria bata, Riverrekoa bestea. Etxean anai, eta datorren igandean, zelaian etsai.
Hitza batere gustukoa ez badute ere. «Batere -dio Mikelek-. Nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuena dut anaia, eta egia esan, aurka jokatzen dugun lehen aldia ez bada ere, ez zait batere gustatzen bere kontra jokatzea. Nire taldeko baten batek ostikada ematen badio, bere kontrako golak ospatu... Gero eta ohituago nago, baina ez zait gustatzen». Eta eskerrak, biak aurrelariak direna. «Bai, horrela bakoitza zelaiko mutur batean gaude eta elkarrekin borrokatzeko aukera handiegirik ez dago», onartzen du Jonek.
Harreman estua dute orbegozotarrek. «Egunero-egunero egoten gara, edo behintzat telefonoz hitz egin -azaltzen dute-. Entrenamenduetan gertatutakoa kontatu, batak jai duenean bestearen partida ikustera joan eta alderantziz... Oso lotuta gaude». Aste honetan, halere, «kartak ezkutatzen saiatzen gara», dio nagusiak, barreka. Bestelako gaiak jorratu behar. «Azken batean kontrako interesak defendatzea tokatzen zaigu, eta denboraldian bitan besterik ez denez... Baina beti zintzotasunez eta besteari zorte ona opatuz. Kirola da eta anaiak gara».
Ohitura bilakatu da, izan ere, azken urteotan biak zelaian aurkitzea, beti talde desberdinen kamiseta defendatzen izan bada ere. Maila berberean, multzo berberean eta oso kilometro gutxik aldenduta daude aurten, baina bertara heltzeko bidea oso desberdina izan da batarentzat edo bestearentzat. «Lokatzezko futbola» ondo ezagutzen du nagusiak, Barakaldora heldu aurretik Lagun Onak, Amorebieta eta Lemoan aritu baitzen. Talde indartsuen harrobiaren berotasunean hazi da, berriz, Mikel, Zubietan hamabi urte eman ondoren Lezamara heldu baitzen, zesioen bidez iaz Nasticen eta aurten Sestaon aritu bada ere. Zelaian, mentalitatean edota egunerokotasunean bertan -Jonek Azkoitiko enpresa baten bulego teknikoan lan egiten du; Mikelek ez du horren beharrik- nabaritzen diren desberdintasunak. «Derrigorrez nabaritu behar dira, azken batean bakoitzak esperientzia desberdinak izan ditu -azaldu du Jonek-. Zubietan eta Lezaman, nahiz eta behe mailetan aritu, Mikelek futbol profesionalago bat ezagutu du, futbolean zentratzeko erraztasun handiagoak, beste exijentzia mota bat... Ni sufrimendu gehiagoz iritsi naiz». Mikel bat dator anaiarekin. «Esfortzu handia egin behar izan du Jonek. Baliabide gutxiagorekin entrenatu eta jokatu, ingeniaritza ikasi, lan egin... Nik zorte handiagoa izan dut, Realean eta Athleticen aritzerakoan ez dut horren beharrik izan; ikasketak egin ditut baina futbola zeregin bakarra izateko aukera izan dut, iaz 2. A Mailan jokatu...». Adina ere -28 eta 23 urte- sumatzen da. «Urte gehiago eman ditut futbolean eta esperientzia faktore garrantzitsua da futbolean», dio Jonek. «Futboleko tranpak hobeto ezagutzen ditu anaiak -gaineratu du Mikelek, barrez-. Ez, benetan, esperientzia oso garrantzitsua da. Teknika alde batera utzita, badago gauza asko urteek ematen dizutena. Gorputza nola erabili, denbora edota abantailak gestionatu...».
Egoera kontrajarriak
Desberdintasunak nabariak dira aurten zenbakiei dagokienez ere. Sekulako denboraldia gauzatzena ari da Jon Barakaldon, bai pertsonalki -multzoko pitxitxia da-, bai kolektiboki. Bere anaia, berriz, une zailagoak bizitzen ari da Sestaon. «Ez du zorte handirik izan. Minutuen bila joan zen Riverrera eta oraingoz ez du aukerarik izan berak daukan maila eta zer eman dezakeen erakusteko. Baina denok konfiantza itsua daukagu berarengan. Neu, berriz, ezin naiz kexatu. Iaz futbolaren alderik txarrena bizi izan nuen Lemoan eta aurten buelta ematea lortu dut. Postua hartzeko gogor borrokatu behar izan nuen, baina orain oso pozik nago eta horrela jarraitzeko ilusioarekin».
«Asko pozten naiz Jon egiten ari den denboraldiarekin -azpimarratu du anai gazteak-, iaz Lemoan hain gaizki pasa ondoren, honaino heltzeko egin duen lanarekin... merezi du. Neuk ere egoerari buelta ematea espero dut. Momentu onenean apendizitisa sufritu nuen, sei-zazpi partida galdu operazio, errekuperazio eta erritmoa hartzen, eta hainbeste denbora pasa ondoren ez da erraza berriro lekua hartzea. Nik lanean dihardut, entrenatzailearen konfiantza lortzeko eta taldeari nire golekin arnasa emateko».
Behar ditu golak, egia esan, talde sestaotarrak, mailari eusteko borrokan baitago. Azkenaldi honetan oso porrot gutxi izan duen arren -bakarra azken sei jardunaldietan-, irabaztea ere asko kostatzen zaio, eta horren ondorioz, gertu-gertu dauka arriskua. «Garaipen pare bat lortzeko beharra daukagu, konfiantza indartu, eta batez ere, sailkapenean arnasa hartzeko -onartzen du Mikelek-. Erraza ez da izango, datorkigun egutegia nahiko konplikatua baita. Alaves, Amorebieta... eta aste honetan Lasesarrera».
Bere helburua askoz erakargarriagoa den arren, Barakaldok ere irabazteko beharrarekin ekingo dio norgehiagoka. «Bai, borroka horretan jarraitu bahi badugu, etxeko partidak eskuratu behar ditugu», azaltzen du Jonek. Beren aldeko faktorea dute, behintzat, barakaldotarrek. Aurkari gehienekin gertatzen ez den bezala, borroka horrek presioa baino motibazio eta ilusioa pizten du taldearengan, hasierako helburua, mailari eustea, guztiz gaindituta baitauka. «Helburu finkoa baino ilusioa dela esan daiteke. Baina kirolariak anbizioa izan behar du, lehiatu behar du, eta azkenean saririk gabe geratzen bagara ere, behintzat denboraldiaren azken txanpa honetan motibazio bat izan nahi dugu». Gainera, «helburua ezin hobea da, play-off-a edo, gutxienez, Koparako sailkapena», eta aukera, paregabea. «Bai, aste honetan pixka bat urrundu gara, baina orain arteko ibilbidearekin jarraitzen badugu, etxeko partidak irabazten baditugu, oraindik zeresan handia emango dugula uste dut».
Hurrengo aukera igandean, Sestao Riverren kontra, anaiaren kontra, familiaren sufrimendurako. «Beraientzat polita da, eta aldi berean, sufritzen dute, biek ezin dugulako irabazi. Behintzat biek gola sartzen badugu pozik amaituko dutela uste dut».
La semana
Goles. Aunque no mojó en Las Gaunas -en realidad sí, pero le anularon el gol por fuera de juego-, Jon Orbegozo (Barakaldo) se mantiene en cabeza de los realizadores del grupo con 13 dianas. Le siguen Jorge Galán (Osasuna) y Mata (Lleida) con once, mientras en el tercer peldaño del podio, con diez, acompaña ahora a Mainz (Eibar) otro jugador en plena racha: Angulo (Real Unión), que ha celebrado seis dianas en las cuatro últimas jornadas.
Líder. El reencuentro con la victoria reafirma al Alavés como el mejor equipo de toda la categoría. 60 puntos tienen los albiazules, por encima de los 54 del Tenerife (Grupo I), los 51 del Cartagena (IV) e incluso los 59 del Huracán Valencia que, por las particularidades del Grupo III ha disputado dos encuentros más. El Alavés también es el equipo que más victorias ha celebrado (18) y el que menos goles ha encajado (14). El más goleador es L'Hospitalet (48), seguido de Levante (45) y Eibar (44).
Rachas. Se rompió en Lleida la que había mantenido invicto al Bilbao Athletic durante 19 jornadas, lo que impidió al filial rojiblanco igualar su mejor racha histórica. Rota también la del Amorebieta -ha encajado dos derrotas consecutivas- se mantiene la del Barakaldo, que alcanza las 13 jornadas en positivo, pese a que esta semana se ha alejado del cuarto puesto. Se apunta el Real Unión, con tres victorias y un empate en las cuatro últimas semanas, en las que ha marcado nada menos que doce goles.
Peñas. Hoy se inaugura en el barrio de Rontegi la nueva peña del Barakaldo «Bultza Taldea», en un acto al que acudirá el presidente fabril Alberto Romero, acompañado por directivos, técnicos y jugadores. En Irun, por otra parte, se celebró el cuarto aniversario de la Peña «Unión Txuribeltz», que homenajeó al desaparecido Luis Yerga, así como al extécnico blanquinegro Iñaki Alonso.
Vídeo. La plantilla del Tudelano se apunta a la moda del «Harlem Shake». Los jugadores riberos han realizado su propia versión durante un entrenamiento sobre el césped de Elola.
Bataren onura bestearen kontra doa, baina Orbegozo anaiek ezin dute familia ahaztu. «Nire taldeak golik ez jasotzea nahiko nuke, baina 3-1 amaitzea ondo legoke, biok gola sartuz», dio Jonek. Puntuen premia larriagoa da Riverren kasuan, eta Mikelek nahiago du «0-1 irabaztea, nik sartutako golarekin. Eta hortik aurrera, Jonek bere bolada onarekin jarrai dezala».