DURANGO
Literatura Eskolak euskal literaturako migrazioak izango ditu gaitzat
Aurtengo Zilar Astea ekimeneko gaia «Migrazioa» izanik, Literatura Eskolak bat egingo du larunbatean Durangon. Gotzon Barandiaran izango da akuilari, eta 10.00etatik 14.00etara izango da jardunaldia, udal liburutegian. Euskaldunek kanpora joandakoan, bertakoez idatzi dutena eta Euskal Herrira etorri direnei buruz idatzi dena izango dituzte aztergai. Informazio gehiago, www.literaturaeskola.org atarian.