GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

boulder Finalak

Boulder Ligak arrakasta handia izan du, beste behin

 

p048_f02_98x104.jpg

Andoni ARABAOLAZA

Boulder Ligaren aurtengo edizioak Gasteizko Hegoalden izan zuen hirugarren eta azken hitzordua. Guztira, 68 lehiakide bertaratu ziren, eta aitortu behar da, emozio handiko lehiak izan zirela; izan ere, podiumak argitzeke zeuden.

Ohi den bezala, goizez eta arratsaldez lehiatu ziren. Eta irabazleak honakoak izan ziren: Irune Garcia eta Oier Coria herrikoietan, Zuriñe Arrue eta Alex Rodriguez elitean eta Marta Camara eta Tasio Martin 16 urtez azpikoetan.

Podiumak

Jokatu diren hiru proben puntuak batu ondoren, aurtengo Boulder Ligaren sailkapenak argitu dira. Herrikoia nesketan: Irune Garcia, Goizane Saez de Olazagoitia eta Maitane Ariznabarreta. Mutiletan: Martxel Gereka, Gontzal Agirre eta Oier Coria.

Elite nesketan: Zuriñe Arrue, Alba Lumbreras eta Irene Alvarez. Mutiletan: Mikel Inoriza, Alex Rodriguez eta Mikel Madinabeitia. Eta 16 urtez azpikoetan, nesketan: Marta Camara, Aitziber Urrutia eta Irati Astobitza. Mutiletan: Tasio Martin, Bittor Esparta eta Martin Urrutia.

eskerrak

Antolatzaileek hiru probetan parte hartu duten lehiakide guztiak txalotu nahi izan ditu. Oro har, giro ederra eta lehia estuak izan dira.

txapelketa

Iñigo Lariz eta Mikel Navarrok argi utzi zuten indartsuenak izan zirela. Izan ere, Euskadiko Binakako Txapelketa eskuratu zuten.

andres de regil

Euskadiko lehia beteranoenak 38 ekitaldi bete ditu. Bi egunetan jokatu zen Europako Mendietan. 160 eskiatzailek bat egin zuten hitzorduarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo