GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

mendiko eskia Lehia

Iņigo Lariz eta Mikel Navarro euskal eskiatzaile indartsuenak

Lehiakideok Euskadiko Binakako Txapelketa irabazi dute. Nesketan, berriz, Nahia Quincoces eta Lide Leibar nagusitu dira. 160 eskia- tzailek parte hartu zuten Andres de Regil Kopan. Bi saio izan zituen, eta, oro har, eguraldi gaiztoak protagonismoa izan zuen.

p048_f01_148x108.jpg

Andoni ARABAOLAZA

Andres de Regil Kopak dagoeneko 38 ekitaldi bete ditu. Azkena, hilaren 8an eta 9an jokatu zen; ohi den legez, Europako Mendietan. Nahiz eta oso baldintza gogorretan lehiatu, guztira 160 eskiatzailek bat egin zuten hitzorduarekin. Eta baldintza gaiztoak aipatzen ditugu, besteak beste, parte-hartzaileek haizeteei, hotz handiari, behe lainoari eta bota zuen elurrari egin behar izan zietelako aurre.

Lehen proban, larunbatekoan, lehiakideek, eskiak bizkarrean zituztela, bi kilometro egin zuten korrika baso batean zehar. Ondoren, elurra agertu, eskiak jarri eta Pedabeko kanaleraino ondo estutu zuten. Han, kranpoiak lagunduta, lepora heldu ziren, eta, ingurumari hartan ibili ondoren, Fuente Dera jaitsi ziren.

Antolatzaileek prestatutako ibilbidean azkarrenak Iñigo Lariz eta Mikel Navarro izan ziren. Lau minutura Iban Letamendi eta Ariz Ejea helmugaratu ziren.

Kronoigoera

Biharamunean, berriz, eskiatzaileak kronoigoera gogor batean murgildu ziren. Ibilbidea motza bezain gogorra izan zen, eta aurreko saioan bezala, Lariz eta Navarro erraz gailendu ziren.

Aipatu beharra dago, hitzordu hau Euskadiko Binakako Txapelketarako baliagarria zela. Senior nagusietan, Iñigo Lariz eta Mikel Navarrok txapela jantzi dute. Bigarrenak Aritz Egea eta Iban Letamendi izan dira, eta hirugarrenak Lander Alvarez eta Igor Alzelai.

Nesketan indartsuenak Nahia Quincoces eta Lide Leibar izan dira. Bigarrenak, berriz, Maddi Arrazola eta Larraitz Antxia. Eta beteranoetan Juan Martinez eta Joseba Sarasolak irabazi zuten.

Euskadiko Koparako ere baliagarria zen. Senior mutiletan: lehena Iñigo Lariz, bigarrena Aritz Egea eta hirugarrena Lander Alvarez. Nesketan: Nahia Quincoces, Maddi Arrazola eta Larraitz Antxia. Beteranoetan: Juan Martinez, Juanjo Kerexeta eta Guillermo Aparicio. Eta juniorretan: Peru Ortiz de Zarate.

Azkenik aipatu behar dugu Andres de Regil-BBK Saria bi egunetako lehian protagonismo osoa izan dutenentzat izan dela; hots, Lariz eta Navarrorentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo