CFA
Harrobiko gazteak ari dira Aviron beheko zulotik ateratzen
AVIRON 1
CANNES 0
Jon LEUNDA
Esan eta esan ari ziren Avironek harrobian oso jokalari onak zituela eta aukera eman beharko zitzaiela. Azkenean iritsi da ordua, eta gazteak ari dira talde zuri-urdina beheko zulotik ateratzen.
Edozeinentzat da ederra 18 eta 19 urteko gazteak lehen taldean jokatzen ikustea, eta ongi ari baldin badira, hobeto. Horixe zen herenegun gertatu zena, mailaz igotzeko borrokan dabilen talde baten aurka. Baja asko zituen Avironek, baita atean ere, Ximun zigortuta zegoelako. 18 urte besterik ez dituen Casterak lehen aldiz jokatu zuen, baina hala ere taldea nagusi izan zen. Azkenean beterano batek, Martin Canterok, erabaki zuen neurketa bere golarekin.