GARA > Idatzia > Ekonomia

Urkulluren enplegu plana «apaindura» besterik ez dela ohartarazi du LABek

Lakuak diseinatutako enplegu planak ez du lana sortuko; hala uste du LAB sindikatuak. Urkulluk egindako aurkezpena aurrekontuak onartuko dituen aliatu politiko baten xerka eginiko urratsa dela salatu eta ezarritako murrizketen aurrean erantzutera deitu du.

p022_f01.jpg

Iraia OIARZABAL | DONOSTIA

«Murrizketa handiagoekin enplegua sortuko dela esatea, jendeari gezurra esatea eta iraintzea da». Horixe adierazi zuen atzo Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak Lakuako Gobernuak aurkeztutako enplegu planari buruz galdetzean. Bea Martxueta eta Rafa Izquierdo Gizarte Politika eta Ekonomia Politikako arduradunekin eginiko agerraldian, Urkulluk astelehenean aurkeztutako egitasmoa «apaindura» besterik ez dela salatu zuen.

Izan ere, aurrekontuetan ezarritako %10,8ko murrizketarekin (1.100 milioi gutxiago) enplegua sortzea «ezinezkoa» dela ziurtatu zuen Etxaidek. Datu gisa, 2012ko aurrekontuetan, murrizketa gutxiagorekin, enplegua suntsitu zela gogorarazi zuen, langabe kopurua 32.000 pertsonatan igo zelarik.

«Ez dugu sinisten horrelako aurrekontuekin enplegu politika bat egiteko aukeran, ezinezkoa delako», azpimarratu zuen.

Hortaz, Gasteizko Gobernuak enplegua sustatzeko aurkeztutako planak «lerroburu batzuk botatzea eta mediatikoki posizio bat hartzea» beste helbururik ez duela kritikatu zuen. Bere ustez, beste alderdiren batek aurrekontuak babestu ditzan egindako aurkezpena izan zen eta ez langabeen egoeraz kezkatuta irtenbide bat emateko.

Gobernu baten lehentasunen ispilurik onena eta bere proiektua zein den islatzen duena aurrekontu programa dela uste du LABek. Bere iritziz, EAJren gobernuak «elite ekonomikoa babesten jarraituko du». Bereziki kezkagarritzat jo zuen egoera hau, batik bat EAEko barne produktu gordinaren (BPG) %44 gizartearen %1,5en esku dagoela kontuan izanik.

Akordio sendoen beharra

Iñigo Urkullu lehendakariak aurrekontuak orain arteko sozialenak direla adierazi zuen arren, LABen ustez ez diote egungo alarma egoerari erantzuten eta errealitate gordin hori aldatu ordez asumitu egiten duela kritikatu zuen.

Horregatik, LABek «aurrekontu antisozialak» aurrera atera ez daitezen lan egingo duela jakinarazi zuen. Horretarako arlo ezberdinetan jardungo duela azaldu zuen Etxaidek, enpresaz enpresa informazioa banatuz eta eragile sozial eta sindikalekin egitasmo berriak garatuz.

Ildo horretan, mobilizazioz betetako udaberri bat iragarri zuen, greba orokorra deitzeko aukera baztertu gabe. Agertoki ekonomikoak akordio sendoetara iristea eskatzen duela nabarmendu zuen, aliantza estrategikoak eta kalera irteteko prest dagoen gehiengo sozial bat garatuz.

Urkulluk Europak, Madrilek eta Confebaskek agintzen duenari men egiten diola salatu zuen Etxaidek. «Ez dago herririk politika hauekin aurrera egin duenik», gaineratu zuen. Horren aurrean, ordea, Euskal Herrian beste eredu bat eraikitzeko oinarria badagoelakoan, trantsizio bat egitera deitu zuen.

El PSE dice que el plan no tiene «nada real»

La portavoz del PSE, Idoia Mendia, declaró ayer que el plan de empleo presentado por el lehendakari, Iñigo Urkullu, es una copia del que realizó el anterior ejecutivo del PSE, pero «en pequeño», con menos dinero. El plan, dotado con 281 millones, basa su financiación en los presupuestos de 2013, que aportan 220 millones.

Mendia recordó que los presupuestos incluyen recortes del 59% en el fomento del empleo, el 49% del fondo de innovación, del 56% en la inversión en turismo y del 50% al comercio interior. «De este presupuesto que reduce a más de la mitad el presupuesto de incentivación económica del gobierno vasco es de donde salen ahora las medidas para crear empleo», argumentó. «Recorta todo lo recortable y lo único que hace es presentarlos en un power-point, como si fuese más efectista. Lo único que hace es generar un efecto sin nada real detrás», sostuvo. Opinó que es un plan «para salir del paso y dar señales de vida». Insistió en que ni ese plan ni en los presupuestos de los que se nutre se vislumbran medidas para reactivar la economía y crear empleo. Unas cuentas que además -advirtió- no tienen garantizada su aprobación. GARA

udaberri beroa

Joan den larunbateko protesta jendetsuaren ostean, gainontzeko eragile sozial eta sindikalekin bildu eta mobilizazio agenda bateratu bat ezartzeko aukera aztertuko du LABek. Udaberri mobilizatu bat izango dela iragarri zuen, greba baztertu gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo