GARA > Idatzia > Kultura

«Badu Bada» erakusketa «formatu laburtuan» jarri dute Baionako Euskal Museoan

p055_f02.jpg

A.B. | BAIONA

«Badu bada. Euskara mundu eleanitzean» erakusketak ateak zabaldu zituen atzo Baionako Euskal Museoan. Joan den otsail erditsura arte Donostiako San Telmo museoan ikusgai egon ondoren, euskara «bizia» dela eta «kultura gazte, hiritar eta dinamikoa» dela agertzen duen erakusketa arrakastatsuaren lekukoa hartu du Lapurdiko hiriburuak.

Igandean Korrika Baionan bukatzekotan delarik, atzo egindako erakusketaren estreinaldian, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Korrikaren eta «Badu bada» erakusketaren arteko lotura egin zuen, euskararen alde Donostiako museoak Baionakoari «lekukoa» pasa diola nabarmenduta.

Halere, Baionan maiatzaren 19a arte egonen den erakusketa San Telmo museoan zegoenaren zati bat baizik ez da. Euskal Museoaren erdian dagoen Argialde gunean, bertikalki, instalazio baten moldera hurbiltzen den formatu laburtuan jarri dute, izan ere. Karmele Barandiaran erakusketako arduradunak formatuaren kontuari garrantzia kendu zion, «euskarak bidaiatu» behar duela azpimarratuz.

Erakusketa zabalik izango den bi hilabete horietan euskara eta euskal kulturaren gainean, Euskaltzaindiaren, Iker ikerketa zentroaren, Maiatz literatur elkartearen eta Elekatu Elikatu elkartearen eskutik hainbat ekimen izango dela adierazi zuten.

Baionaren ondotik Bordelera joateko nahikeria azaldu zuten antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo