sokatira
Lehiaketa mistoarekin emango zaio amaiera Goma Gainekoari
J.L.
Gaur 17.30etik aurrera jokatuko da Arrigorriagako kiroldegian aurtengo Goma Gaineko lehiaketako azkeneko jardunaldia. Amaierako ekitaldian talde mistoak neurtuko dira 600 kilokoan.
Ibarra A, Ibarra B, Ibarra C, Basaburua-Imotz, Sokarri-Bizindar, Berriozar eta Murueta lehiatuko dira. Talde bakoitzean lau mutilek eta lau neskak arituko beharko dute.
Ibarra izango da garaipena eskuratzeko talde faboritoa. Nesken eta mutilen lehiaketak kontuan hartuta, sei txapelketa jokatu dira, eta gipuzkoarrek horietako lau irabazi dituzte.
Hiru talde aurkeztuta, ikusi beharko da hiruretan zein den indartsuena, baina mutiletan, bi pisu txikietan, eta nesketan erakutsi duten nagusitasuna ikusita, ez dirudi gainerako taldeetako inor beraiek menderatzeko gai izango denik.