GARA > Idatzia > Kultura

Zortzi bertsolari izango dira gaur Anaitasunan Nafarroako finalean

GARA | IRUÑEA

Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika igoko dira gaur 17.00etatik aurrera Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko oholtza gainera. Txapeldunari Bittor Elizagoienek jantziko dio txapela.

Orain dela bi urteko finalarekin alderatuta, hiru bertsolari berri izanen ditu finalak: Lagoma, Karrika eta Fernandez, nahiz eta Lagoma aurretik lau finaletan egon den. Finaleko lehen lau sailkatuek udazkenean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela lortuko dute gainera.

Ateak 16.00etan irekiko dira eta leihatila, 15.30ean. Zuzeneko emisioa eginen dute Xorroxin eta Info7 irratiek eta Bertsoa.com eta Eitb.com atarietan ere zuzenean eskainiko dute saioa. Horrez gain, gaur bertan ETB1ek finalaren laburpen zabala eskainiko du 22.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo