GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

KORRIKA 18

Euskaldun berri eta zaharrez bete da Baiona Korrikaren azken pausoan

Arrakasta handiz amaitu da 18. Korrika. Baionak harrera zoragarria egin zion euskararen aldeko lasterketari. Euskaldun berriei omenaldia egin die AEK-k aurtengoan, eta mezua Amets Arzallus bertsolariak osatu zuen, euskara ama hizkuntzatzat hartzeak duen garrantziaren gaineko hausnarketa eginez: «Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen». Hori izan da 2.587 kilometrotan zehar milaka eskuk hartu duten lekukoak barruan zeraman sekretua.

p002_f01_64045.jpg

Ramon SOLA | BAIONA

Nekez asma zitekeen bukaera hobea 18. Korrika honetarako. Baionako karrikak leporaino, adin guztietako euskaltzaleak festa gosez, zerua garbi, 20 gradu inguru termometroetan, antolakuntza biribila... Guztia alde izan zuten euskararen maratoiaren azken kilometroek Lapurdiko hiriburuan. Atzean, 2.587 kilometro. Aurrean, euskararen etorkizuna, euskaldunek eskuetan tinko hartuta, Amets Arzallusen mezua gordetzen zuen lekukoa bezalaxe.

Lapurdiko bertsolariaren ahotsarekin hasten da hamar egun hauetan denon belarrietan sartu den Korrikaren kantua, eta Amets Arzallus bera izan zen, piano doinuaz lagunduta, mezu hunkigarria jakinarazi zuena, lekukoak bidea agortu ondoren. Euskaldun zaharrei eta euskaldun berriei, biei, zuzendu dien ondorioa hauxe baita: «Ama hizkuntza ez da lehenik ikasten den hura, pentsamendua sortzen duen bakoitzaren hizkuntza baizik (...) Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Herri bat erditu nahi badugu, inork erditzekotan, ama hizkuntzak erdituko gaitu».

1980. urtean abiatu zen lehenengo Korrika. Geroztik, 33 urte igaro dira, hemezortzi edizio, eta aurtengoak berriro frogatu du hau ez dela modako ekimen bat, Euskal Herriarentzat sakoneko behar bat baizik, euskarari maitasuna adierazteko bide bat, finean. Ikusi besterik ez da gero eta jende gehiago aterarazten duela kalera (aurpegi berri asko tartean) eta, itxuraz, inoiz baino gogotsuago.

Poza ezkutatu ezinik zeuden, eta oso hunkituta ere bai, AEKko arduradunak. Malkoak askatu zitzaizkion bati baino gehiagori, Baionako Herriko Etxearen aurrean zuten jende andana ikusita, horietako asko eta asko Korrikako petoa jantzita, guztiak irribarre zabala aurpegian, euskara ahotan. Euskaldun berriei gorazarre egin zaie aurtengoan, eta horientzat izan ziren Maider Heguy eta Jakes Bortaiuren hitzak: «Erditzearen bidaia intimo hori bizi izan duzue. Erditze horrek dituen zailtasunak ezagutzen dituzue. Baina ororen gainetik, ekartzen dituen zoriona eta plazerra dastatu dituzue. Harro egon zaitezte!».

Zer ospatu bazen Baionan, beraz, alaitasun kutsagarria. Oholtzan erritmo biziz dantzatu zuten Esne Beltzaren ``Goazen'' eta plaza osoa saltoka hasi zen, bai eta ondoko zubian zeuden beste milaka lagunak ere. Jaiaren pizgarria izan zen kantua.

Duela hamabi urtetik ez zuen Baionak Korrikaren amaiera hartzen, eta txukun apaindu zuten dena bertako euskaltzaleek. Hiru gunetan, bai eta Baiona Ttipi osoan ere, luze-luze joan zen festa arratsaldean.

Deportistas, sindicalistas, políticos... nadie se lo perdió

Korrika se ha consolidado en esta edición como todo un acontecimiento que nadie se quiere perder. A las caras habituales se le suman otras, conformando un mosaico cada vez más amplio. Por ejemplo, uno de los últimos relevos quedó en manos de representantes políticos, y allí corrieron juntos desde Colette Capdevielle (PS) y Jean Lissar (Verdes) a Amaia Izko, Xabi Larralde y Joxean Agirre (Sortu), Rebeka Ubera (Aralar), Pello Urizar (EA), Mertxe Colina (AB)...

Un poco antes, a la llegada de Angelu, Integrazio Batzordea contó en su kilómetro con los pelotaris Xala y Waltari y el jugador de rugby Imanol Harinordoki. Poco después eran sus eternos rivales aunque ayer compañeros del Aviron los que tomaban el relevo, doblemente contentos y vitoreados por la victoria ante el líder del sábado en Anoeta.

Casi seguido era el turno de Herrira, que llenó la carretera de camisetas azules y pelotas. Prolongaba así hasta la recta final de Korrika una protesta contra la política carcelaria que ha estado omnipresente estos diez días y noches.

Sindicalistas también cogieron el testigo (en Baiona estuvieron los dos máximos dirigentes de ELA y LAB, «Txiki» Muñoz y Ainhoa Etxaide). Igualmente tuvieron su kilómetro abogados, jóvenes, vascos de la diáspora, bertsolaris, Lokarri... Los últimos fueron para el variado mundo del euskara: «Berria», UEMA, EEP, ikastolas, Euskaltzaindia, Kontseilua y, cómo no, AEK. R.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo