GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ZUZEU | Jon Intxaurraga, 2013/3/25

Eman euskara elkarri (behin eta betiko)

Baikor etorri naiz Baionatik. Euskara nagusi izan zen bertako karriketan. Inondik inora ez nuen espero. (...)

Baikor izateko arrazoi ugari ditut. Alde batetik, Iparraldeko kutsua zeukan euskara entzuten zen Baiona ttipian. Hegoaldeko inbasioa izango zelakoan nengoen. Horretan ere, oker nengoen. Bestaldetik, «euskara batua»-z ere mintzatzen ziren Baionara bertaratutakoak, hau da, euskaltegian edo eskolan ikasitako euskara plazara «jalgi» zen atzo. Poztekoa ere bai.

Baikor izan arren, asko dago egiteke hemendik aurrera. «Euskara elkarri ematea» eguneroko eginbeharra bihurtu behar dugu euskaldunok. Atzokoa Euskal Herri euskaldunaren abiapuntua izan liteke. Beraz, geure ardura zein den ondo dakigunez, eman diezaiogun euskara elkarri. Tipi-tapa, baina behin eta betiko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo