GARA > Idatzia > Kultura

Olerkarien Eguna Senperen eta Poesiaren Eguna Hatsan ospatuko dituzte apirilean

Olerkarien Eguna ospatuko da, hirugarrenez, Senperen apirilaren 6an. Euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonork hartu dezake parte, euren helburua ahalik eta leku gehienetan errezitaldiak egitea delako. Biharamunean, apirilak 7, egingo den Hatsaren Poesia egunari dagokionez, aurtengoa 15. edizioa izango da. Hala, 2013ko Hatsaren Poesia Olerki Bilduma aurkeztuko dute 12.00etan. Ordubete geroago bazkaria egingo dute, eta 15.00etan olerkien errezitaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo