Liburu salduenen artean kokatzen dira hainbat euskal ekoizpen
GARA | DONOSTIA
Azken egunetan gehien saldu diren liburuen zerrenda ezagutu berri dugu eta horien artean euskal idazle ugari topatu ditzakegu. Fikziozko literaturaren atalean, gaztelaniaz, salduenak izan dira Kirmen Uriberen «Lo que mueve el mundo», Dolores Redondoren «El guardian invisible» eta Harkaitz Canoren «Twist». Azken bien euskarazko bertsioak ere salduenen artean agertzen dira.
Euskarazko fikzioaren barnean Miren Agur Meaberen «Kristalezko begi bat» eta Karmele Jaioren «Ez naiz ni» aurkitu ditzakegu. Ez fikzioaren barnean, arrakasta gehien izaten ari diren izenburuak «Segunda oportunidad = bigarren aukera» (Saturnino Garcia), Txalapartak argitaratutako «Hugo Chavez. Cuentos del arañero» eta Joseba Sarrionandiaren «Moroak gara behelaino artean?» dira.