GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Gozatuz amaitzeko aukera

Avironek jokoan ezer ez duela jokatuko ditu geratzen zaizkion hiru norgehiagokak. Gaur, 18.30ean, Grenoble hartuko du Baionan.

p048_f01_148x100.jpg

Jon LEUNDA

Liga amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta partida horietan Avironek gozatzeko aukera izango du, eta orain arte gehiegi jokatu ez duten jokalariek ere izango dute gehiago jokatzeko aukera.

Izan ere, zuri-urdinek ez dute jaisteko inongo arriskurik, eta datorren urtean Heineken Kopa jokatzeko txartela eskuratzeko ere ez. Beraz, ez gorako, eta ez beherako, hor daude, lasai-lasai erdi-erdian, eta etxeko bi partidetan zaleak omendu nahi dituzte, joko ona eginez.

Gaur, 18.30ean Grenoble hartuko du Jean Dauguer estadioan. Norgehiagoka samurra ez da. Frantziarrek aukera asko ez izan arren, oraindik lehen zazpien artean sartzeko aukera dute, eta gaurko partida galduz gero, datorren urtean Europako lehiaketa garrantzitsuenean izateko aukera ere galduko lukete.

Baionakoek Toulonen aurka erakutsi zuten bezalako jokoa erakusten badute, Grenoblek zaila izango du Euskal Herritik zerbait eramatea. Abiadura, joko azkarra, eskura baloia ongi mugitu, eta aurrean presio handia egin, horixe egin zuten orain hiru aste Anoetan jokatu zuten partida hartan. Aste bat beranduago, ordea, Bordelen, bestelako itxura eman zuten.

Gaurko partidan, Aviron taldeko David Roumieauk 200 partida beteko ditu Top 14an jokatzen. Oraindik 31 urte ditu, eta lesiorik ez baldin badu, beste batzuk ere gehitu ahal izango dizkio. «Gozatzeko partidak izango dira geratzen zaizkigunak, eta horretan saiatuko gara. Beraiek bestelakorik badiote ere, ez dut uste ezer askorik dutenik jokoan, zaila izango baitute lehen zazpien artean sartzea», esan zuen, berriz, Aviron taldeko Renaud Boyaudek.

Igiñiz, Lafond, Legras, Roumieu, Etrillard, Boyoud, Tialata, Chisholm, Senekal, Boutaty, Linde, Puricelli, Baget, Bernad, Haare, Phillips, Rouet, Boyet, Potgieter, O'Connor, Gerber, Rokocoko, Ahotaeiloa, Lacroix, Mazars eta Spedding dira Avironen deialdia osatzen duten jokalariak. Cedric Marchat, izango da, berriz, norgehiagoka hau zuzenduko duen epailea. Avironek sarrera bikaina espero du Jean Dauguerren.

Biarritzek bai izango duela asko jokoan. Orain dela gutxi ezinezkoa zirudiena, orain gertu baitu. Zazpigarren postua sei puntura dauka, eta errugbian ez da ahaztu behar garaipenak lau puntu balio dituela, eta gehigarria lortuz gero, bost.

Perpinyan jokatuko du bihar 14.15ean, eta kataluniarrak dira zuri-gorrien gainetik daudenak, eta bien artean dago zazpigarren postua. Agilerakoek irabazten baldin badute, helburua esku-eskura izango dute, baina galtzen badute, Ligan lehen zazpien artean denboraldia amaitzea ia ezinezkoa izango dute, nahiz eta oso joko bolada onean dauden euskal jokalariak.

erabakigarria

Biarritzek bihar Perpinyan jokatuko du. Garaipena lortuz gero, zazpigarren postua esku-eskura izango du, kataluniarren eta zuri-gorrien artean baitago datorren urtean Heineken Kopan aritzeko azken txartela.

El Bizkaia Gernika y el Ampo Ordizia buscan el pase a la final de Copa

El Bizkaia Gernika y el Ampo Ordizia juegan esta tarde, a las 17.00, el partido de vuelta de las semifinales de Copa en el campo de Urbieta.

El conjunto verdinegro ganó por la mínima en Altamira y parte con ventaja esta tarde, aunque el Gernika ya no tiene a todos los jugadores que jugaron en Altamira.

«No nos fiamos ni un pelo. Lo que nos pasó en la ida no vino a ser más que el peaje que tuvimos que pagar por un exceso de confianza. Y eso no se puede repetir, si queremos estar en la final de Santander», afirmaba ayer Axio Araña, técnico del Ampo Ordizia.

En Altamira, el Gernika ganó 23-26 y esa será la renta que tiene que mantener el cuadro local o la diferencia a la que le tiene que dar la vuelta el Ordizia. El otro finalista será el Quesos, ya que su rival, La Vila, ha renunciado a jugar.

J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo