GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ordiziako emakume baten gorpua topatu dute Baliarraingo urtegian

GARA | ORDIZIA

68 urteko Ordiziako bizilagun baten gorpua aurkitu zuten atzo Baliarraingo Ibiur urtegian flotatzen. Familiak emakumearen desagerpenaren berri emana zuen goizaldean eta goizeko lehen orduan topatu zuten, hilik, indarkeria arrastorik gabe.

Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak azaldu zuen ez zekitela zergatik zendu zen emakumea. Ostegunean, 18.30ean atera zen etxetik, eta itzultzen ez zela-eta kezkatuta, senideek bere faltaz ohartarazi zuten. Ertzaintzak dispositibo bat jarri zen martxan inguruak miatzeko, baina ez zuten emaitza onik izan.

Atzo, 08.00etan, herritar batek gorpu bat ikusi zuen Tolosaldeko presan eta SOS Deiak-en eman zuen abisua berehala. Mediku forentse bat Ibiurrera hurbildu zen, eta zerraldoa Institutu Anatomiko Forentsera eraman zuten autopsia egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo