HONDARRIBIA
Etxez etxeko laguntzako langileek elkarretaratzea eginen dute
Hondarribiko etxez etxeko laguntza zerbitzuan dauden arazoak eta legez kontra eginiko kontratua direla-eta, gaur 12.00etan kontzentrazioa eginen dute langileek Miramar eraikinean. Bilduren ustez, beharrezkoa da jakinaraztea gobernu taldea zerbitzua «irregulartasunez» kudeatzen ari dela. Zerbitzuaz arduratzen den enpresarekin sinatutako ituna 2009an amaitu zen. Alkateak esleipen berria egin arte luzatzea erabaki zuen, eta joan den otsailean lehiaketarako deia egin zuen. Hutsik geratu zen, ez baitzen enpresarik aurkeztu.