GASTEIZ
Etxerik gabeko gutxiagok jo du neguan ostatua emateko zerbitzura
Neguan etxerik ez duten pertsonei ostatua emateko baliabidean azken bost urteetako jenderik gutxiena izan da Gasteizen. Ainhoa Domaica zinegotziak esan duenez, «Udalak etxebizitzarik ez duten pertsonak gizarteratzeko prozesuetan sartzeko lana areagotu du eta, ondorioz, gero eta jende gutxiago dago etxebizitzarik gabe». Denboraldi honetan, 1.109 pertsonak eman dute gaua Udalaren hiru zentroetan.