GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Kalkulagailuaren arriskuak

Bengoetxeak eta Albisuk 10 tanto behar zituzten 2011. urtean finalerdietan sartzeko eta 8 egin zituzten.

p051_f01_97x156.jpg

Jon ORMAZABAL

Lau hilabete luzeren eta 60 partidaren ostean, Binakako txapelketaren finalistak nortzuk izango diren argitzen hasiko da gaur arratsaldean Iruñeko Labriten. Hor izandako emaitzaren arabera, gainera, Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk 22-11tik 22-20ra doan edozein emaitzarekin irabaziko balute, eurak eta Martinez de Irujo-Zabaleta finalean egongo lirateke, bihar Donostian jokatuko den partidari garrantzi guztia kenduz.

Aspeko nafarren bikoari finalerako geratzen zaion ibilbidea askoz motzagoa da, nahikoa lukete gaurko partidan 10 tanto egitea hilaren 28an Bilbon jokatuko den partidarako sailkatzeko, baina halako helburu batekin jokatzea ez da batere erraza izaten sarritan.

Galde diezaiotela bestela gaur arerio izango duten Jon Ander Albisuri. Oso antzerako egoera batean jokatu zuen atzelari ataundarrak ardura handiko bere lehen partida profesionaletan, 2010eko Binakakoan Patxi Ruizen ordezko gisa jokatu behar izan baitzuen Lizarrakoak Oinatz Bengoetxearekin finalerdietan sartzeko lehian. Nahikoa zuten ordurako sailkatuta zeuden Xala-Barriolari hamar tanto egitea -gaur Irujo-Zabaletak behar dituztenak hain zuzen ere- hurrengo fasera sailkatzeko, baina presioak gogor eragin zien, batez ere atzelariari, eta zortzi tanto baino ez zituzten egin. Emaitza horrek Juan Martinez de Irujo eta David Merinori ireki zizkien finalerdietarako ateak.

Iazkoaren ordaina

Protagonistak ez dira guztiz berdinak, baina gaurko partidak izan dezake, baita ere, nolabaiteko errebantxa kutsurik Juan Martinez de Irujorentzat. Izan ere, Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk utzi baitzituzten iaz txapelketatik kanpo Iberokoa eta Abel Barriola.

Txapelketaren aurkezpenean lehia irabazteko faborito nagusiak ziruditen arren, lehen faseko azken jardunaldira garaipena eskuratu beharrarekin heldu ziren Aspeko bi nafarrak. Euren eskuetan zuten dena, ordurako sailkatuta zeuden Berasaluze eta Albisuri irabaztea nahikoa zuten finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko, baina nabarmen egin zuten huts, 22-12 galdu baitzuten Labriten bertan eta hurrengo egunean Bengoetxea VI.a-Apraizi Eibarren 22-20 irabazita, Xalak eta Laskurainek egin zuten aurrera txapelketan.

Baina iraganeko kontuak alde batera utzita, lehen pilotakadatik garaipenaren bila irtetea dute 10 tantoen helburu horretara heltzeko erarik onena.

Gainera, Jose Javier Zabaletak material aukeraketan ondo esan bezala, Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu, biak ondo direla, bereziki bikote deserosoa da Aspekoentzat eta paretik kentzea oso ona litzateke eurentzat. Izan ere, Jon Ander Albisu izan daiteke, gaur egun, Jose Javier Zabaletaren joaren gertuen egon daitekeen atzelari bakarra. Ibai Zabala eta Mikel Beroizen aldean, ataundarra jotzaile handia da eta bere aurka ez dute horren erraz izango, orain arte bezala, jokoa atzera kargatzeko estrategia martxan ipintzea.

Asegarcekoen aurrera egiteko aukera gehienak ere ataundarraren jokoaren baitan egongo dira. Orain arte oso gorabeheratsu aritu da txapelketa osoan zehar eta berak galdutako pilotak gutxi diren bitartean, bostetik gora ez egitea partida ona litzateke, partidan sartuta egongo dira bizkaitarra eta gipuzkoarra.

Izan ere, lehen partidetan jokoan sartzea kostatu zitzaion arren, Pablo Berasaluzek ohikoa duen maila berreskuratu du, eta aukera duen bakoitzean tantoa amaitzen saiatuko da. Horrez gain, azken partidetan berriztarrak Irujori neurria hartuta diola esan daiteke, betiere, Iberokoak, orain arte ez bezala, motzean jokatzeko hautua egiten duenean.

La pala también busca finalistas

Al contrario que en la mano, donde podría haber que esperar a mañana para conocer el nombre de los finalistas del Parejas, el Mundial de pala individual conocerá esta tarde qué dos palistas se disputarán la txapela tras la disputa de la última jornada de la liguilla de semifinales en el Bizkaia.

Después de los resultados de la semana pasada, y tras su gran victoria contra el vigente campeón, Pablo Fusto, es el arimintzarra Esteban Gaubeka el que mejor lo tiene, ya que le bastaría con hacerle un set a Imanol en el partido que enfrentará a los dos vizcainos, vencedores en la segunda jornada. Por su parte, Imanol lo tiene más complicado, ya que necesita imperiosamente la victoria ante el Gallo de Armintza y un descalabro de Fusto ante Luján, ya que el 3-0 que le infligió el argentino en la primera jornada lo penaliza mucho.

En condiciones normales, al delantero argentino le bastaría con ganar su partido ante un Luján que ha perdido los dos encuentros, pero podría estar clasificado para la final antes incluso de jugar su partido ante el cubano. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo