GARA > Idatzia > Kultura

EH Sukarra, rocka etorkizunez kargaturiko arma denean

EH Sukarrak kanta berriz osaturiko aurreko diskoa kaleratu zuenetik hamaika urte eta Bilbon bertan lehengoa aurkeztu zuenetik hogeita bat urte pasatu direlarik, hona hemen beren zortzigarren lana. Rocka dugu «Uhinak» (Ohiuka) diskoaren oinarria. Lehen laneko punk-rock melodikora bueltatu badira ere, zenbait kantutan hardcorearen, funkyaren edota poparen ukituak ere suma daitezke. Gorosabel eta Asier Serrano ditugu hamar kanten egileak.

p052_f01_200x117.jpg

Alvaro HILARIO | BILBO

«Gure belaunaldiak hemen dirau eta oraindik ere badu zer entzun eta zer esan», adierazi zuen atzo, Bilboko Elkar aretoan, Mikel Norton Gorosabelek, EH Sukarraren lan berria, «Uhinak» (Ohiuka) aurkeztuz.

Betidanik izan duten lan egiteko moduari jarraituz, Nortonek egindako melodiak letra «ikaragarriz jantzi ditu» Asier Serranok.

«Gogo eta behar batetik sortutako» disko berri hau, «erditze naturaltzat» jo zuen Nortonek: «Musikariok behar dugu barnean ditugun kantak atera», eta kanta bilduma ederra eta oparoa zeukalarik, «EH Sukarra-rako egokienak zirenak», hamar kanta hauek, gorpuzten dute «Uhinak» lana.

Asier Serranok lanaren mamia azalduz adierazi zuenez, diskoarekin «iragana bildu nahi izan dugu geroan jarraitzeko».

Uhinak kontzeptua

Nortonek eta Serranok gogorazi zutenez, 21 urte pasa dira taldearen lehenengo diskoa Bilbon bertan aurkeztu zutenetik eta hamaika kanta berriz osatutako aurreko diskoa plazaratu zutenetik. Denbora nahikotxo izan daitekeen arren, punk-rockarekiko hasierako grina ez dute itzalia, ezta gauza berriak adierazteko gogoa ere.

Urte bi eman dituzte Serranok eta Gorosabelek elkarrekin lanean, uhinak kontzeptuan murgilduta: «Kontzeptu baten inguruan berba egiten saiatu gara. Uhinak, zerbait egiteak, dakartzan ondorioak, askotan ikusezinak direnak. Tanta batek uretan, harria kristala apurtzean, bandera zuri bat astinduz edota ihesean dabilen kotxe batek ateratako uhinak», azaldu zuen Asier Serranok.

Asmoa dute entzuleak musikari esker bat-bateko gozamena izatea, baina, era berean, gero horien gainean pentsatzen denbora gehiago eman dezala, «uhin musikalek eroan gaituzten lekuko hondarra gera dadila», zehaztu zuen.

Hamaika urte dira ere EH Sukarra hirukote bilakatuta dabilela. Horrela, diskoa grabatzen, Mikel Artieda (baxua) eta Heloy Galan (bateria) izan ditu bidaide Nortonek (ahotsa, gitarra eta teklatuak). Zuzeneko emanaldietan, berriz, Loiola ibiliko da bateria jotzen.

Kontzertuak

Prest dugu EH Sukarra, beraz, diskoa aurkezteko kontzertuen birari ekiteko, nahiz eta Nortonek esan zuen bezala, «egun, kontzertua amaitutakoan gaupasa egin beharrean oso posiblea da zerbeza bat hartuta etxera joatea».

Zaratamoko Arkotxa auzoak hartuko du lehen emanaldia, apirilaren 27an. Segidan Berriatuan (maiatzaren 3an), Igorren (ekainaren 15ean) eta Donostian (ekainaren 16an) joko dute.

Una colección de punk melódico con diez canciones inmediatas, fuertes y sinceras

Anjel Valdés, del sello Oihuka, señaló que si la máquina de vapor marcó el nacimiento de la revolución industrial, el rock, en todas sus variantes, fue el punto de arranque de cierto modo de revolución social, ya que el rock es una «extraordinaria máquina para transformar las cosas».

«Con la edad, la experiencia nos lleva a modificar ciertas cosas y a mantener otras: la fuerza y la capacidad del rock para cambiar cosas es algo que EH Sukarra mantiene«, dijo para, a continuación, añadir que los diez temas del disco son «canciones honradas», diez temas de punk melódico, fuertes y sinceros.

Tanto en la presentación de ayer como en MySpace, los miembros de EH Sukarra ubican este disco en la onda del rock duro y el punk melódico (temas como «Gorde», todo un himno punk de endiablado ritmo son una buena muestra de ello), añaden que el hardcore acelerado, el pop o el funky (como el de las guitarras de «Zure etxeko lehoiak») están también presentes en su música.

«Hemen gaude» -toda una declaración de principios y reivindicación de su trayectoria- o el tema que abre el CD, «Azken biztanleak» son dos de esas siete canciones que, en opinión de Norton, militan en el punk-rock guitarrero y melódico. «Kondenatuak», por otro lado, huele a post-punk y a Rage Against The Machine. Las baladas que tanto gustan a Serrano y Norton dicen presente en el disco con «Gure lorategian».

Las letras de Serrano están llenas de lirismo sin caer en el artificio estético o en lo críptico. En ellas hay guiños al pasado de la banda («Hemen gaude»). Muy orgullosos se mostraron de la letra de «Azken biztanleak», una letra redonda. A.H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo