
HAMAIKA TELEBISTA
Txente Errekondo eta Jonan Fernandez gonbidatu dituzte
«Gurean Gaur» saioaren elkarrizketa nagusiaren tarteak ondoko elkarrizketatuak izango ditu datorren astean: Astelehenean, Txente Errekondo (nazioarteko politikan aditua); Venezuelako hauteskundeen balorazioa egingo du; eta asteartean, Jonan Fernandez (Lakuako Bake eta Bizikidetza idazkaria). Bakerako Lantaldearen inguruan arituko da, besteak beste. «Gurean Gaur» saioa Nagore Uriartek gidatzen du, 20.45ean Hamaika Telebistan.