GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Gero eta zailagoa izango du Avironek dagoen lekuan jarraitzea

 
AVIRON 0
RODEZ 1

Jon LEUNDA

Avironek mailari eusteko gero eta aukera gutxiago ditu, herenegun gauean etxean galdu ostean. Dena dela, gauza guztiek omen dute alde ona, eta Avironek ere badu. Baja asko izaten ari da denboraldi honetan, eta horrek harrobiko jokalari askori eman dio aukera, eta herenegungo hamaikakoan gehiengoa ziren harrobikoak. Etorkizunerako ez da berri txarra.

Partida lehen oren laurdenean erabaki zen, hamalaugarren minutuan lortu baitzuten kanpotarrek beren gola, penalti bati esker. Gero, euskal jokalariek izan zituzten berdintzeko aukerak, baina ez zuten asmatu, eta amaieran punturik gabe geratu ziren.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo