GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

«Enbata» sarean abiatu da, bere webgune berriarekin

GARA | BAIONA

«Enbata» aldizkaria 1960. urtean sortu zen, gerora munduak izan dituen aldaketekin bat eginez orain webgune -http://www.enbata.info- bat ere aurkeztu du.

Enbata mugimenduak 50 urte betetzen dituen urtean astekaria numerikoa bilakatuko da eta paperezko edizioa hilabetean behin argitaratzen segituko dute.

Enbatak abiatu duen egitasmo berri honekin publiko zabalago batera ailegatzea du xedea, eta bereziki belaunaldi berrietara. Hori dela-eta, sare sozialetan ere sartu da Facebook eta Twitterren kontuak irekiz.

WordPress-i erasoa

Blog eta antzeko edukiak kudeatzeko sistema den WordPress plataformak hainbat hackerrek antolatutako erasoa pairatu zuen atzo. Britainia Handiko agintarien ustez, plataforma kontrolatzea izan liteke xedea. Pasahitzak lapurtzeko helburuarekin, hackerrek ia 100.000 IP helbide erabili zituzten. Aipatutako iturri britainarrek pasahitzak aldatzea ezinbestekoa dela adierazi diete WordPresseko erabiltzaileei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo