Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da astearte honetan
GARA | DONOSTIA
Urtero bezala, apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta ekitaldi nahiz deskontuak iragarri dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Batzuk aipatzearren, Donostian, Liburu Azoka egingo da Gipuzkoa plazan. Aurten 11 stand jarriko dira eta egun osoan egongo dira zabalik, goizeko 09.30etik gaueko 21.00ak arte. Azokan erosteak abantailak izango ditu: %10eko beherapena eta liburuen zozketan parte hartzeko aukera. Bilbon ere, Berastegi kalean 12.00etan inauguratuko da liburu eguna, Liburu-saltzaileen Elkarteak antolatutako azokan. Bezperan, Liburuaren gala egingo dute Abando hotelean. Gasteizen, bestalde, Irakurketa Erraza ekimena aurkeztuko da Montehermoson. Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten herritarrei, %30 inguru, irakurketa hurbiltzeko egitasmoa.