GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Txinga

Perezek Agirregabiria mendean hartu eta 300 plazatik gora egin zituen


J.L.

Oskar Perez eta Juanjo Agirregabiria lehiatu ziren herenegun, 25 kiloko txinga bana hartu esku banatan eta 100 plaza egiteko asmoarekin, eta hortik gora ibili ziren bi kirolariak, marka lortuz.

Garaipena Oskar Perezek lortu zuen. Orain arte kirol honetan ez da gehiegi aritu, baina itxura bikaina eman zuen herenegun. Guztira 360 plaza eta erdi egin zituen, 10.090 metro eginez. Lan guzti hori egiteko ordu bat eta 53 minutu behar izan zituen bizkaitarrak.

Juanjo Agirregabiria da egungo Euskal Herriko eta Gipuzkoako txapelduna. Berak ere lan ona egin zuen, baina garaipenetik oso aparte ibili zen. Denera, 188 plaza egin zituen. Lana ez zen txarra, hasierako helburua bete zuen, baina aurkariaren aurrean burua makurtu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo