Mariasun Landak helduentzako kontakizun laburrak landu ditu «Inurrien hiztegia» liburuan
Hitzen ekonomiara jo du Landak ipuin txikiz osatutako ipuin honetan. Alfabetikoki antolatuta dauden testuetako protagonistak inurriak dira, baina inplizituki giza-portaera deskribatzen dute.
Nagore BELASTEGI | DONOSTIA
Kontakizun laburrez osatutako liburu berria eman du Mariasun Landa idazleak. «Inurrien hiztegia» (Pamiela) ipuin liburuak entziklopedia txiki itxura hartu du, testu laburren bidez egunerokotasuna kontatzen duena.
30 urte inguru darama Landak literaturgintzan eta bere lan gehienak haur eta gazte literaturari bideratuak izan badira ere, noizbait eman ditu pausoak heldu literaturan ere. «Inurrien hiztegia» da horren adibide, nola istorio motz eta errazen bidez lortzen duen publiko helduak garuna martxan jartzea. Izan ere, nahiz eta estilo zuzena eta argia erabili, kontakizun laburren ezaugarri direnak, gaitasun literario jakin bat exijitzen du.
1988an kaleratutako «Iholdi» liburuan landu zuen Mariasun Landak narrazio laburra eta hizkera minimalista, baina oraingo honetan erronka izan da heldu literaturaren arloan erabiltzea hizkera minimalista. Bere ustez, literaturan orokorrean, eta testu laburretan batez ere, irakurlea idazlea bezain garrantzitsua da. Idazleak kontatu egin behar du, eta irakurleak, ulertu. Eta hori ez da beti betetzen hitz gutxi erabiltzen direnean, genero literario honetan ohikoa den hitzen ekonomia erabiltzen denean.
«Ez dakigu nola deitu generoari; kontakizun laburrak, mikronarrazioak, ipuin ñimiñoak... idazle guztiek noizbait lantzen duten genero bat da», adierazi zuen idazleak. Era berean, esan zuen ipuin laburren arrakastak lotura duela gure bizimoduarekin, presaka ibiltzen baikara.
Giza izaerako inurriak
Kontakizun guztiek duten ezaugarri komuna da inurriak izatea protagonista. Fabulek gizakiaren izaera agerian uzten dute ironia erabiliz. «Inurria aukeratu dut gizakiari beti iruditu zaiolako oso animalia liluragarria. Langilea da eta taldean ari da beti», bota zuen Landak.
Liburuan aurkituko duguna azaltzeko «inurriaurrea eta inurriatzea» (hitzaurrea eta epilogoa) idatzi ditu, argitaletxeak gomendatuta. Landari azalpena egokia iruditu zitzaion. Ipuin bilduma hiztegi moduan planteatu du horrek aukera ematen ziolako gai askotariko narrazioak batera publikatzeko, eta gainera, nahi izanez gero, zenbait ipuinek jarraikortasuna izango lukete. Batzuk luzeagoak dira, orrialde batekoak, letra batzuek gainera ipuin bat baino gehiago dute. Beste batzuk, ordea, labur-laburrak dira, adibidez «Santutasuna» izenekoa: «Inurri batek santu izan nahi zuen, eta ez zekien nola. Eta jakin gabe hil zen».
La Cámara del Libro de Euskadi, la Asociación de Libreros de Bizkaia y Caja Laboral-Iparkutxa entregaron ayer en un hotel de Bilbo los galardones «Farolillos de papel» que, en esta edición, han recaído en Ramiro Pinilla, Félix G. Modroño, Harkaitz Cano y la Fundación Bilbainos Recuperados.
Artium, Montehermoso, Bellas Artes de Bilbo, Museo de Nafarroa, el Museo del Carlismo, el Museo Etnológico Julio Caro Baroja y el centro Huarte participarán en la liberación de libros o bookcrossing.
Ikastoleen Elkartea de Nafarroa ha hecho públicos los resultados de las «Elecciones literarias», iniciativa para fomentar la lectura, donde han participado 51 ikastolas, emitiéndose 14.951 votos.
Mariasun Landak 40 bat liburu idatzi ditu jada, gehienak haur eta gazteen sailean. Oraingo honetan helduen literaturara egin du salto, «ofizialki». Berak azaldu duenez, idazle gehienek istorioak ateratzen zaizkien bezala idazten dituzte, eta argitaletxeak dira horiek adin-tarte batentzat egokiak direla erabakitzen dutenak. Kasu honetan, Landaren testu gehienak gaztetxoen apalean kokatu badituzte ere, horietako asko helduek gozatzeko modukoak direla uste du. «`Printze txikia' [Antoine de Saint-Exupery], haur literaturan kokatu dute, baina helduei asko gustatzen zaie eta haurrei ez hainbeste». N.B.