GARA > Idatzia > Kultura

Familiako sekretu ezkutuen bila

ni, Vera
Itxaso Martin (Elkar)

p054_f04.jpg

Itxaso Martinen lehen liburu honek irabazi berri du Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak banatzen duen Zilarrezko Euskadi saria; Liburuaren Egunean gehien saldutako euskaraz idatzitako lehen titulua izan da, alegia. Kazetaritzan eta antropologian lizentziaduna, emakumea eta psikiatria gaiari buruzko doktorego tesia egiten ari da egun Martin. Tesia egitera eraman zuen bilaketa beraren emaitza da eleberria, familiako sekretu ezkutu bat argitzera eraman zuen bilaketa. Martina da istorioaren protagonista, erotzeko zorian sentitzen den emakumea. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero eta gertuago dago. Martinen hitzetan, liburuak kutsu autobiografikoa du. Bigarren pertsonaia bat ere badago: Vera, eta Martinaren birramona dela esan daiteke. Hari gertatutakoan dago oinarrituta eleberria, hori izan du abiapuntu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo