«Sinestezina», Zaramak singlearen espiritua berreskuratu nahi izan du
Zaramak hiru kantek osatutako «Sinestezina» (Baga-Biga) EPa kaleratu berri du. Kanta berri gehiago badute ere, singlearen espiritua berreskuratu nahi izan dute, eta, horrela, pixkanaka plazaratuz, kantei merezi duten protagonismoa eskaini. Bada, bestalde, diskoaren munduak bizi duen krisialdira lanak kaleratzeko tresnak egokitzea: salneurri merkeak eta saretik deskargatzeko erraza. Oholetara igoko dira berriro Portugaleteko Ibilaldian, maiatzaren 26an.
Alvaro HILARIO | BILBO
Zarama agertokira bueltatu zenetik eta aurreko diskoa -«Zarama zuzen!»- kaleratu zutenetik sei urte pasatu direnean, hemen ditugu berriro, «Sinestezina» (Baga-Biga) lana besapean.
Hiru dira disko hau, EP hau, osatzen duten kantak: Santurtziko Ibilaldirako sortu eta erabili ez zen «Sinestezina», jatorrizko hitzekin eta egungo Zaramak daukan soinura egokituta; Vanda eta Young australiarren «Bring a little loving», ingelesa eta euskara nahastuz; eta Johny Cashi eskainitako disko batek zekarren Zaramaren «Jon & Johny Cash», country-rock ukituak dituena.
Hiru kanta zahar-berri, hiru erritmo ezberdin: Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruk honela laburbildu du hirurek osatutako EParen ardatza: «Zarama taldearen hiru abesti horietan rock-and-rolla hiru ikuspuntu ezberdinetatik aztertzen da».
Singlearen espiritua
Diskoa aurkezteko egindako prentsaurrekoan kanta berri gehiago ere badutela aitortu bazuten ere, Zaramako Roberto Mosok, Joseba Lafuentek eta Xabi Alvarezek adierazi zuten nahiago dutela horiek guztiak «pixkanaka-pixkanaka» atera.
Artistikoak eta ekonomikoak dira, batez ere, horrela jokatzeko arrazoiak. Alde batetik, «Sinestezina» bezalako lanak merke sal daitezke edota saretik erraz deskargatu (eskura daude Roberto Mosoren blogean: http://zaramatimes.blogspot.com.es). Bestalde, singlearen espiritua berreskuratu nahi izan dute EP bat eginez, euskarri honek kanta bakoitzak merezi duen arreta izatea bermatzen baitu.
Bizirik
Azken batean, Mosok atzoko agerraldian esan zuenez, «diskoaren egungo egoerara geure burua moldatu baino ez dugu egin».
«Sinestezina» agertokira begira eginiko diskoa da ere, aurkezpen txarteltzat jo dezakeguna. Orain dela sei urte, hasiera bateko asmoa kontzertu bakarra ematea izan zen eta, hobeto pentsatuta, Ernesto Alaba bateria-jotzaileak proposatutako dibertimendua lau emanaldi ezberdinetan islatu zen.
Buelta horretan bizi izandakoa ederra izan zenez («ezin dira bizitzak ematen dituen bizigarriak alferrik galdu», adierazi zuen Roberto Mosok), kontzertuak ematen segitzeko asmoa dute, eta diskoaren kaleratzeak berak mezu hori -bizirik daudela eta jarraitu nahi dutela- helarazi nahi du.
1982an eta 1983an, «Nahiko» eta «Zaramaren erdian» singleek tranpolin lana egin zuten, aurrerago, LPa grabatzeko. Oraingo honetan, estrategia berpiztu nahi dute EParekin, hots, single honekin.
Portugaleten maiatzaren 26an ospatuko den 2013ko Ibilaldiak Zarama zuzenean ikusteko aukera emango digu. Bitxia, EPari izena ematen dion «Sinestezina» kantak Ibilaldiari lotutako istorioa duelako.
«Ironías de la vida. Ahora que ninguno de los miembros de Zarama vive ya en Santurtzi, la asociación Gastronomika nos concede el `premio Santurtzi'. Es la primera vez en toda nuestra larga y partida carrera que nos dan un premio». (...) «Yo, desde luego, siento por Santurtzi un amor de esos dolorosos (no hay amor sin dolor dicen) , una mezcla de orgullo y cabreo con las múltiples brutalidades que se han cometido en su seno. Es aquello que tan bien definía Josu Expósito... `cuando hablamos los del pueblo nos estamos todo el día quejando y protestando con las múltiples barbaridades que se han perpetrado aquí... pero si alguien de fuera se atreve a criticarlo...Kontuz!'».
«Santurtzi tiene sabor obrero y arrantzale, aire marinero y arraunlari. El martes día 30 vamos a presentar un EP con tres canciones con `Sinestezina' como protagonista. Es, precisamente una declaración de amor no exenta de mala hostia a la patria chica que nos vio nacer. Hemos recuperado la versión original con la que teníamos una asignatura pendiente (...)».
Roberto MOSO (zaramatimes.blogspot.com.es)