Nazioarteko babesa jaso du Ernaik, webgunearen itxiera dela-eta
GARA | DONOSTIA
Nazioarteko dozenaka erakundek elkartasuna adierazi diote komunikatu baten bidez Ernai gazte antolakundeari, bere webguneak jasotako erasoa gaitzetsita.
«Beste behin ere Euskal Herriari eta bereziki euskal gazteriari gure elkartasunik eta babesik handiena eskaini nahi diogu», nabarmendu zuten kolektiboek.
«Gazteok borrokaren lehen lerroan egon gara, gaude eta egongo gara, eta, beraz, badakigu estatuen jomugan egongo garela», dio testuak.
«Euskal Herrian ondo baino hobeto dakite Estatu espainolaren estrategia errepresiboak ez duela mugarik», zehazten du eragileen komunikatuak.
Euskal Herrian bizi den ziklo politiko berriaren harira, «frantziar zein espainiar estatuei blokeo jarrera uzteko eta normalizazio politikoaren mesedetan jardun daitezen exijitzen diegu. Bakea erdiesteko ezinbestekoa da», adierazi dute.