GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Europar Batzordearen aurreikuspen ekonomiko txarrak politika ekonomiko txarraren ondorio dira

Bi hilabeteren ondoren, eurogunerako hazkunde aurreikuspenak apalagoak dira. Hala jakinarazi zuen atzo Europar Batzordeak, otsailean iragarri zituen aurreikuspen ekonomikoak aldatu dituenak, beherantz aldatu ere. Datorren urterako, barne produktu gordinak %0,4 atzera egingo omen du. Langabezia tasak, berriz, gora egingo du aurten euroguneko herrialdeetan. Europar Batzordeko presidenteorde Olli Rehnek esan zuenez, beren politikak hazkunde iraunkorrera eta enplegua sortzera zuzenduta daude, eta estatuei gomendatu zien egiturazko erreformak areagotzeko.

Sei urte joan dira krisia hasi zenetik eta aurreikuspenak txarrak dira, uste baino txarragoak; hala ere, Europar Batzordeak eguraldia iragarriko balu bezala ematen du horien berri, Europar Batasuneko ekonomia arduradunek horrekin zerikusirik izango ez balute bezala. Alabaina, ez da zorte kontua, ez da inoren menpe ez dauden eguratsaren baldintzen araberako fenomenoa, alegia. Egungo egoera, eta areago azken aurreikuspen txarrak, arduradun horiek ezarritako politika ekonomiko txarraren ondorio dira. Sei urtean ezarritako politikaren ondorio, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo