GARA > Idatzia > Euskal Herria

ESPETXERATZEA

Eider Zuriarrain atxilotu du Ertzaintzak Sondikan, kartzela zigorra betearazteko

Eider Zuriarrain deustuarra atxilo eraman zuen atzo Ertzaintzak, Sondikako ikastolatik ateratzen ari zenean. Bilboko Branka atariak jakinarazi zuenez, zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, ETArekin kolaboratzea egotzita. Apirilaren 16an burutu zen epaiketa. Aurretik, 2011ko otsailean atxilotu zuten aurrenekoz, Urruñan, haren aurkako euroagindua onartu ondoren. Hilabete bat beranduago Estatu espainolera entregatu eta espetxeratu egin zuten. Urte bereko urrian aske utzi zuten, 10.000 euroko bermea ordainduta. Manifestazioa egin zuten atzo Larrabetzun (250 lagun), bertan bizi baita, eta etzi beste bat deitu dute Deustun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo