GARA > Idatzia > Kultura

Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzain bilbotarra hil da

p054_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina ostegunean hil zen Bilbon, 81 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna astelehenean izango da (19.00) Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.

Karmele Rotaetxe Bilbon jaio zen, 1932ko urtarrilaren 17an. 36 ko gerraren ondorioz, Bordelera alde egin zuen familiak, eta han ikasi zuen Batxilergoa. 1967an, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean. 1977an, «Estudio estructural del euskera en Ondarroa» izeneko tesiarekin Doktoretza lortu zuen, Salamancako Unibertsitatean. Koldo Mitxelena zenak zuzendu zuen tesia.

1977tik aurrera, euskara eskolak ematen hasi zen, Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Gero, Leioako Kazetaritza Unitate Delegatuan (Bartzelonako Unibertsitatearen menpe zegoen) lan egin zuen, euskara eskoletako koordinatzaile moduan.

1978an, Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea martxan jarri zen eta bertan jardun zuen Rotaetxek, Frantses eta Hizkuntzalaritza Saileko arduradun gisa. 1986an, Hizkuntzalaritza Orokorreko katedra eskuratu zuen.

1994-1995 ikaskurtean, Sorbona Unibertsitateko irakasle gonbidatu gisa aritu zen, eta 1997an, EHUko Kazetaritza Fakultatera itzuli zen.

Ibilbide luzea egin zuen euskararen morfologia eta sintaxia aztertzen. Europako hizkuntzen egoera ere aztertu du, eta 2001. urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua izan da.

New York Academy of Sciences-eko kide izan zen, Hizkuntzalaritza Sailean. EUROTYP Europako Hizkuntzen Tipologia Ikertzeko Programako kide iraunkorra ere izan zen. «La Gran Enciclopedia del Mundo»-n kolaboratu zuen, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko idazkaria izan zen, eta saileko presidentea 1987tik 1994ra.

1979an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen eta 2004an, ohorezko euskaltzain. Akademiako Gramatika batzordekidea zen, batzordea bera martxan jarri zenetik. Bestalde, EGLU liburuetan parte hartu zuen hasieratik. Sustapen batzordeko aholkulari ere izan zen. «Zeruko Argia» eta «Anaitasuna» aldizkarietan argitaratu zuen artikulu ugari. 2008an, Mendebalde Kultura Alkarteak omendu zuen, «euskal hizkuntzalaritzan aitzindari eta bidegile» izateagatik.

Ficha

Obra: «Guerra y paz». Autor: León Tolstói. Intérpretes: Livio Badurina, Goran Grgic, Milna Plestina, Alma Prica... Dirección: Tomaz Pandur.

Producción: Teatro Nacional de Croacia, Pandur Theaters, Maribor 2012. Lugar y fecha: Teatro Arriaga, Bilbo. 19-04-2013

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo