GARA > Idatzia > Kultura

Askotariko eskulan eta jakiak eskainiko dituzte 65 saltokik Berangoko Moreaga parkean

GAUR | BERANGO

Moreaga parkeak hartuko du gaur Berangoko XX. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka, bertan 65 saltoki ezberdin bilduko direlarik. Simon de Otxandategi dantza taldeak antolatu du jardunaldia, eta, krisiak krisi, erakusketarien kopurua mantentzea lortu du. Horrez gain, XV. Euskadiko Euskal Pastel Txapelketa ere egingo da azokan.

Egunean zehar artisauek zuzeneko erakusketak egingo dituzte, doako dastatzeak egongo dira, txistulariek musikarekin girotuko dute azoka eta Simon de Otxandategi taldeak zanpantzar dantza eskainiko du. Umeentzako puzgarriak ere egongo dira.

«Herriko artisauen presentzia handia azpimarratu beharra dago aurtengoan. Azokan parte hartuko duten 24 artisauetatik erdia, gutxi gorabehera, Berangokoak bertakoak dira», azaldu du herriko dantza taldeko kide Jon Celayak. Gastronomiak ere garrantzi berezia izango du aurtengo azokan, txakolina eta ohiko produktuak izango direlarik erosgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo