GARA > Idatzia > Kultura

HITZALDIAK

Arteak gaur egun bizi duen «bidegurutzea» Bilbon aztergai

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak «(Con)fines del Arte» izenburupean antolatu dituen lau saioetako lehena izango da Bidebarrieta Kulturgunean datorren astelehenean, maiatzaren 6an. Egitarauaren helburua, arteak gaur egun bizi duen «bidegurutzeari» buruzko eztabaidarako eta gogoetarako foro izatea da. Hitzaldiak maiatzeko lau astelehenetan izango dira, maiatzaren 27ra arte, 19.30etik aurrera, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo