GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mundumob ekimena abian da, Orendainen atzo eta gaur Ibarran

GARA |

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak Mundumob ekimena jarri zuen atzo abian Orendainen. Ekimen berri honen helburua herritarrak aldarrikapen nagusi baten inguruan biltzea da: «Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta, ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko betebeharra».

Munduko bola bat pasatuz irudikatu dute hurrengo belaunaldiei laga beharreko errealitate eta ingurune hori. Atzo abiatutako ekimenak Gipuzkoako herriak zeharkatuko ditu hurrengo asteetan, iraunkortasunaren aldeko mezua zabalduz. Gaur, esaterako, Ibarran izango da. Herrialdetik barna bira egin eta gero, datorren ekainaren 8an helduko da Donostiara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo