DEIA | Rikardo Arregi, 2013/5/8
Gerrak
(...) Ipar Koreak albistegietan minutu eta orrialde asko bete zituen bitartean, Siriaren berrirk ez zegoen; orain, aldiz, Siria da nazioarteko albistegietan lehena.
(...) badirudi Siriako gerra eramangarriagoa dela. Ez dut ulertzen zergatik. Agian jendearentzat Siria da ohiko zerrendari (Irak, Afganistan, Somalia... ) gaineratzen ari zaion hurrengo herrialdea, ez besterik. Nor den ona eta nor gaiztoa zehaztea zailagoa denez, jendeak nahiago du bakearen aldeko aldarrikapen lausoak egin eta kito, zeren, orain dela gutxira arte, Sirian gaiztoak gobernua eta gobernuaren aldekoak baziren ere, eta onak matxinoak, arma kimikoen afera sortu denetik despistaturik baikabiltza. Arma kimikoak erabili dituztenak onak baldin badira, ez dira hain onak izango, ezta? Israelek, gainera eskuak (bonbak, esan nahi dut) sartu ditu jokoan gauzak gehiago zailtze aldera. (...)
Batzuek esaten dute gerra bat izango dela krisi ekonomikoa (oraindik handiago izango dena) atzean uzteko dagoen bide bakarra, 30. hamarkadako krisiaz eta II. Mundu Gerraz hitz egiten dute eta beste adibideez. Ez dakit orain munduan zehar sakabanaturik ditugun gerrak nahikoak izango diren ala gatazka handiago bat behar den horretarako, Nik beldurrez begiratzen diot munduko mapari, munduak Siria izena hartzen duten tokian.