GARA > Idatzia > Euskal Herria

Parisi eta Madrili behingoz pausoak emateko eskatu diete beste behin

Gernikako Adierazpenak deituta, elkarretaratzeak izan ziren atzo Euskal Herriko herri eta hirietan, azken atxiloketak salatzeko. Euskal jendarteak bakegintzaren eta normalizazioaren alde egin duen apustua gogoratu eta Madrili eta Parisi bide hau ez zapuzteko eta behingoz benetako pausoak emateko eskatu zieten. «Euskal Herriak bakea behar du» leloa zuten pankarten atzean egin ziren elkarretaratzeak.

p015_f02_148x104.jpg

GARA | IRUÑEA

Euskal Herriak bizi duen gatazka konponbidean jartzeko eta bakea iraunkorra bihurtzeko behin betiko urratsak egiteko eskatu zieten atzo estatu espainolari eta frantsesari Gernikako Akordioko sinatzaileek, hiri eta herri askotako udaletxe aurrean atzo egin zituzten elkarretaratzeetan.

Iruñean Nafarroako Jauregiaren aurrean egin zuten elkarretaratzea, «Euskal Herriak bakea behar du» leloa zuen pankartaren atzean. Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek eta Sasoia taldeko ordezkari Maria Jesus Velezek irakurri zuten komunikatua.

Iruñeko elkarretaratzean bildu zirenen artean ziren ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz, Aralar-NaBai taldeko parlamentari Asun Fernandez de Garaialde eta Sortu-Nafarroako eledun Maitane Intxaurraga.

«Euskal jendarteak gatazka behin betirako konpontzeko konpromisoa berretsi du. Azken egunetako gertakariek, atxiloketak barne, ez dute bakea iraunkor bihurtzen laguntzen, ez datoz bat euskal jendartearen gehiengoaren aldarrikapenarekin», nabarmendu zuten Ruizek eta Velezek.

Honekin batera, hilaren 18an Euskal Herriko plaza guztiak betetzeko Herrirak egin duen deialdiari sostengua adierazi zioten. «Euskal Herriak bakea behar du eta horretarako beharrezkoa da aurrerapausoak ematea espetxeetan eta guztion eskubideak errespetatuak izatea», gaineratu zuten.

Donostian, berriz, 500 lagun inguru elkartu ziren udaletxearen aurrean, Alderdi Ederren. Horien artean zegoen Gipuzkoako ahaldun nagusia, Martin Garitano. Sortuko presidente Hasier Arraiz, Donostiako Udaleko Ogasun arduradun Jabi Bitoria, LABeko kide Joxean Urkiola eta ezker abertzaleko eledun Joseba Permach ere izan ziren elkarretaratze horretan.

Jendartearen hautua

STEE-EILAS sindikatuko kide Camino Saiz eta Gorripide taldeko kide Joxe Iriarte Bikila izan ziren Donostian komunikatua irakurri zutenak. Hor ere, euskal jendarteak bakean bizi nahi duela nabarmendu ondoren, «gatazka konpontzeko prozesua modu eraikitzailean» egin behar dela gaineratu zuten. «Jendarteko arlo guztietako eragileen eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da», adierazi zuten.

Horrekin batera, estatu espainola eta frantsesa bakebidea zapuzteko ahaleginetan ari direla salatu zuten.

«Baina ez dute lortuko», azpimarratu zuten. Egoera hau dela-eta, Parisi eta Madrili eskatu zieten «bakean eta demokrazian oinarrituriko agertoki bat zapuzteko jarrerak albo batera uzteko».

Bilboko udaletxearen aurrean ere elkarretaratzea egin zuten, eta han ere Aieteko Adierazpena ekarri zuten gogora, «euskal jendartearen aurrean irudikatu zen konpromisoak itxaropen handia sortu zuela» nabarmenduz.

«Baina Espainiako eta Frantziako gobernuek ez zuten aintzat hartu Euskal Herriko eragile gehienen babesarekin nazioarteko kideek plazaratutako adierazpena eta geroztik gatazka konpontzearen aldeko adostasun zabalak lortu badira ere gobernuek ez dute aurrerapauso bakar bat ere eman», gaineratu zuten.

Bilbon elkartu zirenen artean, Bizkaiko hiriburuko Udalean EH Bilduren bozeramaile den Txema Azkuenaga eta Oskar Matute Gasteizko parlamentaria zeuden. Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, Gorripidea, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Esait, Etxerat, ELA, LAB eta ESK-ko ordezkariak ere izan ziren, besteak beste, Bilboko elkarretaratze horretan.

Arabari dagokionez, Gasteizen, Agurainen, Añanan (Pobesen) eta Zuian (25) elkarretaratzeak egin zituzten. Barrundian ostiralean egin zuten elkarretaratzea, Udalak egin zuen aparteko osoko bilkura baten ondoren. Bertakoa da Igor Uriarte, atxilotuetako bat. Arbizun 42 lagun elkartu ziren, Lazkaon 35 eta Soraluzen 49. Tolosan, berriz, elkarretaratzearen ostean manifestazioa egin zuten, eta 300 lagun bildu ziren.

Envían a prisión a los seis detenidos en el Estado francés

La Justicia francesa envió ayer a prisión provisional a los seis ciudadanos vascos arrestados el martes en tres localidades del Estado francés y que comparecieron ayer ante los jueces especiales tras su traslado a París, según informó a Efe una fuente judicial.

El ingreso en prisión fue decidido por un «juez de libertades y detención», que se pronunció ayer por la tarde después de que los seis fueran presentados por la mañana ante el Tribunal especial de París.

La Fiscalía había solicitado la imputación de los seis por «preparación de actos de terrorismo» y por «pertenencia a banda organizada» y había pedido al juez su ingreso en prisión.

Entre otros, la Fiscalía imputó a los detenidos por los cargos de «receptación de robo de armas, receptación de robo y uso de documentos oficiales falsos, receptación de financiación de terrorismo y de robo y falsificación de matrículas de automóvil».

Contra todos los detenidos la Fiscalía presentó también la imputación por el cargo de «integración en asociación de malhechores con fines terroristas». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo