GARA > Idatzia > Ekonomia

Borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute Peroteko langileek manifestazioan

GARA | TOLOSA

«Bizirik gaude eta borrokan jarraitzen dugu», hala adierazi zuten atzo Huyck Wangner (lehengo Perot) enpresako langileek Tolosan egindako manifestazioan. 74 langileek kaleratze gutunak jaso dituzten arren, kaleratze prozesu kolektiboek fase asko dituztela ohartarazi zuten enpresa batzordeko ordezkariek, eta beraz, mobilizazioekin segituko dutela baieztatu zuten.

Manifestazioa bukatzean, multinazionalaren jarrera salatu zuten, hasieratik negoziatzeko inolako borondaterik ez duelako erakutsi. Ildo horretan, enpresaren benetako asmoa Zizurkilgo produkzioa deslokalizatzea izan dela azpimarratu zuten, etekinak eman arren, ez baitute irekita mantentzeko ahaleginik egin. Horretaz gain, azken urteetan Perot-etik «ateratako» dirua non dagoen galdegin zuten eta irtenbide bat lortzeko bide juridikotik borrokan jarraituko dutela ziurtatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo