boulder | Fontainebleau
8b+ zailtasuneko beste bloke bat Iker Arroitajauregirentzat
Andoni ARABAOLAZA
Orain dela aste gutxi aipatzen genizuen Iker Arroitajauregik uzta oparoa lortu zuela Fontainebleaun. Izan ere, 8b+ zailtasuneko hiru bloke bereganatu zituen; horietako bi klasiko, gainera, hiru orduko tartean.
Bada, espezialista bizkaitarra, lasaitu ordez, gogor estutzen dabil Frantziako blokeko santutegi horretan. Askotan aipatu izan dugu, zailtasun handiko blokeetan estutzeaz gain, Arroitajauregi jo eta su ibiltzen dela bloke berriak asmatzen.
Azkena «L´apparemment assiz» izeneko proposamena izan da. Lehen igoera egin du. Bizkaitarraren ustez, 8b+ izan daiteke: ««L´apparemment bass» (8b) baino bi mugimendu gehiago ditu. Nire uste apalean, 8b+ izan daiteke. Hor uzten dut nire iritzia; errepikatzaileek ere beraiena emango dute».
«L´apparemment» blokea igotzeko hainbat era edo proposamen daude. Bizkaitarrak askatu berri duen korapiloaren irteera eserita egiten da. Hasteko, ez da koltxonetarik erabiltzen, eta lehen heldulekua oso txikia da eta ezkerreko hatzekin hartzen da; ertza eskuinaldean da. Amaiera, berriz, izen bereko bloketik egiten da.
Iker Arroitajauregik «L´apparemment assis» blokearen lehen igoera egin du. Haren ustez, 8b+ izan daiteke.
Hilaren 15ean Alexey Bolotov zendu zen Khumbuko Izotz Jauziaren amaieran, 5.600 metroko garaieran, izandako istripu baten ondorioz.
50 urte zituen, eta Denis Urubkorekin Everesteko hego-mendebaldeko paretan estilo alpinoan bide berria zabaltzea zen bere asmoa.