Elorrion, pozik Berdintasun teknikaria egonkortzea lortu dutelako
GARA | ELORRIO
Bilduko udal taldeak «elorriar guztiak» zoriondu ditu «Berdintasun teknikariaren postua egonkortzea» lortu dutelako. Azaldu dutenez, «plaza horren beharra handia da, eta asko borrokatu da bere alde», eta egonkortzea lortu bada, «elkarlanari eta herri presioari» esker izan da.
Koalizioko ordezkariek gogorarazi dute Elorrioko Udalean urte askotan lan egin izan dela gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Aipatu teknikariaren lanpostuaren kasuan, hasieran lanaldi erdikoa izan zela, eta egiten zuen «lanaren garrantziaz jabetuta» lanaldi osokoa bihurtu dela nabarmendu dute.
Lanpostua behin betiko finkatu behar zenean, EAJk prozesua gerarazi zuen. Herri ekimen batek 600 sinadura batu zuen erabaki horren kontra.