GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Rios Montt-en kondena baliogabetuta, Guatemalan, Latinoamerikako Ruandan, genozidioa zigorgabetua

Guatemalako genozidioaren tamainari erreparatuta, Ruandarekin alderatzea ez da doako ariketa. Ikaragarria izan zen -gutxienez 200.000 pertsona, Ruandan 500.000-, baina munduan oraindik nahiko ikusezin da. Maia etniako ixil herri osoaren heren bat (gizon, emakume eta haurrak) hil zituen operazio militarrengatik Efrain Rios Montt diktadore ohia genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita zigortu zuten duela hamabi egun. Garrantzi handiko epaia izan zen, kontinente osoan ospatua, mundura mezu argi bat zabaltzen zuena: Latinoamerikako genoziden zigorgabetasunaren amaiera atzera bueltarik gabeko prozesua da, ez da lehengoratuko.

Gutxi iraun du justiziak, baina. Auzitegi Konstituzionalak Rios Montt-ek «prozesu judizial zuzena» ez zuela izan ebatzita, haren aurkako epaia baliogabetu baitu. Videla diktadore argentinarra zigortuta eta kartzelan hil berri den honetan, gauzak dauden bezala utzita, iraganeko genozidioak ahaztu eta zigorgabe betikotzea nahi dutenen indarrak norainokoak diren argi erakutsi du ebazpenak. Milaka eta milaka hilotz hobietan ezkutatuz eta ahaztuz, baina, ez da egundo demokrazia eta libertaterik loratuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo