GARA > Idatzia > Kultura

Garzon epailearen hitzaldia bertan behera, Bartzelonako Giza Eskubideen jaialdian

GARA | DONOSTIA

Egun hauetan ospatzen ari den Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldiak Baltasar Garzon epailea euren gonbidatuen zerrendatik kendu dute zenbait taldeek egindako kexengatik. Garzon jaialdian izan behar zen hitzaldi bat emateko eta berari buruzko filma aurkezteko. Antolakuntzak azaldu zuenez, bere agerraldia justifikatua zegoen «frankismoaren kontrako eta memoriaren berreskuratzearen aldeko erreferente» delako. Hala ere, Torturaren Prebentziorako eta Salaketarako Koodinadora katalanak gutun bat helarazi zion jaialdiari epailearen emanaldia bertan behera utz zedin eskatzen. Gutunak zioenez, Gazrón «zalantzan jarri dute giza eskubideen aldeko entitate gehienek» berak zuzendutako epaiketetan torturak ikertzeko «ezer egin ez duela» salatuz.

Garzonen filmaren partez Ada Colau gonbidatu zuten pasa den osteguneko inaugurazio ekitaldirako eta bere hitzaldiarekin batera Jon Herrazen «La Plataforma, el documental» filma proiektatu zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo