GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aramaioko UEMA Egunak aire berria eman nahi dio euskarari

Maider IANTZI | DONOSTIA

Aramaion eginen da UEMA Eguna datorren ekainaren 8an, jai giroan lurgune euskaldunek gure hizkuntzaren geroan jokatzen duten papera aitortu eta euren esfortzuan laguntzeko. «Aire berria euskarari!» aukeratu dute lelotzat, horixe baita, mankomunitatearen iritziz, bizitzeko behar duena.

«Europako hizkuntzarik zaharrena, Euskal Herrikoa, euskaldunona... baina oraindik ere, bere sorlekuan tokia bilatu ezinik dabil euskara», deskribatu zuen Maren Belastegi UEMAko lehendakariak aurkezpenean. Egoera horretan, arnasgunea zabaltzeko neurriak hartzeko garaia dela defendatu zuen. Aramaiok, adibidez, urrats eraginkorrak egin ditu mankomunitateari esker, Ramon Ajuria alkateak adierazi zuenez. Horregatik, ilusioz prestatu dute jaia. Artisau azoka, herri kirol lehia, bazkaria eta kontzertuak izanen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo