GARA > Idatzia > Ekonomia

Eskubide Sozialen Gutuna eratzeko bidean, lehen batzarra deitu dute

M30-eko greba orokorra deitu duten eragile sozial eta sindikalek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna eratzeko prozesua abiatuko dute larunbatean Eibarren egingo den nazio batzarrean. Prozesu horren oinarriak herritarren parte hartze aktiboa behar duela izan aldarrikatu dute, eta pobreziara eta eskubide sozialen urraketara daraman egungo eredu ekonomikotik irtetea eta Euskal Herriaren burujabetzan oinarritutako alternatiba eraikitzea izango du helburu.

p023_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta dozenaka eragile sozialek beste eredu sozial, politiko eta ekonomiko baten alde abiatutako bidean geltoki berria ezarri zuten atzo; hain zuzen, Eskubide Sozialen Gutuna eratzeko lehen nazio batzarra izango dena deitu dute larunbaterako Eibarren. Atzo Donostian eginiko agerraldian, prozesu horretan eta baita M30eko greban ere modu aktiboan parte hartzera deitu zuten Bilgune Feministako Saioa Iraolak eta AHT Gelditu Elkarlaneko Luis Garciak.

Lehenengo bilera horretan gutunaren eratze prozesuan jarraituko duten metodologia aztertu eta ezarriko dute, honek kontuan hartu beharreko oinarri nagusiak finkatuz. Helburua, «pobrezian, injustizian, bazterketetan eta bereizkerietan» oinarritutako ereduetatik urrun, Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdiestea izango da.

Horrela, «eskubide sozial eta laboralen errespetuan, justizia sozialean, ingurugiroarekiko aitortzan eta errespetuan, pertsonen arteko botere harreman hierarkikoak gaindituko dituen eta herritar guztien parte hartze soziopolitikoa bermatuko dituen Euskal Herria» marrazten dute helmuga gisa.

Tresna eta alternatiba

Aldarrikapenetatik harago, ordea, «euskal jendarte osoaren indarrak eta garatzen ari garen borrokak batzeko eta bidean elkarrekin lerrotzeko unea» dela azpimarratu zuten Iraolak eta Garciak. Ildo horretan, Eskubide Sozialen Gutuna «borrokarako tresna baliagarria izateaz gain, alternatiba eraikitze bidean, eredu ekonomiko eta sozial propioa garatzeko» baliabide egokia izango dela baieztatu zuten.

Eragile sozial eta sindikalen ustez, «Madrilgo gobernuak dekretu eta legeen bidez ezarritako neurriak Iruñeko eta Gasteizko gobernuek onartzen dituzten honetan», alternatiba eraikitzeko garaia da.

Izan ere, orain artean aplikatutako politikek, krisia aitzakia gisa hartuta, eskubide eta zerbitzu sozialak, eta lan eta bizi baldintza duinak kolokan jartzen dituztela salatu zuten. Eskubide horiek guztiak «urtetan eginiko borroken lorpenak» direla azpimarratu zuten eta hauek ez galtzeko mobilizazioaren beharra nabarmendu zuten.

Bestalde, herritar xumeak eta langileak «pobreziara kondenatzen» diren bitartean, politika horiek «elite ekonomiko eta politikoen poltsikoak bete-beteak» egotea bermatzen dutela ohartarazi zuten.

Gauzak horrela, Eskubide Sozialen Gutunaren eratze prozesuan parte hartzeko gonbita luzatu zieten Euskal Herrian eredu sozial eta ekonomikoa irauli nahi duten eragile guztiei.

Oraingoz, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CNT, CGT sindikatuek eta 40 eragile sozialek baino gehiagok egin dute bat deialdiarekin. Hauek, manifestazioak deitu dituzte larunbat arratsalderako, Gasteiz, Bilbo eta Donostian.

EH Bildu apoya la huelga por los derechos sociales y la soberanía

EH Bildu se concentró ayer en Gasteiz, ante Caja Vital, para expresar su apoyo a la convocatoria de huelga general del 30-M y asegurar que saldrán a la calle para reclamar «alto y claro la soberanía para poder construir otro modelo» de políticas económicas porque el actual «ha fracasado».

Bajo el lema «Frente a las políticas antisociales, por la soberanía. Huelga general», la parlamentaria Belen Arrondo encabezó la concentración, tras la que afirmó que «son muchos los alaveses y vascos que sufren los recortes, las políticas antisociales y los excesos de la patronal, los gobiernos o los bancos», advirtió, para añadir que «muchas de esas decisiones vienen impuestas desde Europa, pero otras muchas las imponen los gobiernos de Madrid y Gasteiz».

Por todo ello, reiteró su respaldo a la huelga. «Volveremos a llenar las calles porque reclamamos alto y claro soberanía para poder construir otro modelo. Éste ha fracasado», concluyó. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo