GARA > Idatzia > Kultura

Kaxilda liburu-dendak lehenengo urtemuga jaia ospatuko du Le Bukowskin, larunbatean

GARA | DONOSTIA

Kaxilda liburu-denda eta jatetxeak lehenengo urtemuga ospatuko du Le Bukowskin prestatuko festa handian. Ospakizuna datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, izango da. 20.00etan MMá taldea (Eneko Abrego eta Mariano Hurtado) arituko da musikarekin giroa alaitzen. Jarraian Appaloosa talde italiarrak hartuko dio erreleboa. Festa ez da kontzertu ostean amaituko; atseden hartu eta gero, 23.00etan, DJen txanda izango da. Lehenengo Bartzelonatik datorren DJ Gaya arituko da musika nahasten, eta honek bere emanaldia amaitzen duenean, kXdj donostiarrak gidatuko du gauaren erritmoa. Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da.

Kaxilda Donostiako Arroka kaleko leku berezi bat da: lehenengo pisuan jaki begetarianoak eskaintzen dituen jatetxea du, eta beheko solairuan liburu-denda. Aurkezpenak ere egiten dituzte bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo