GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Erandio Goikoan izango du jarraipena Lur Gaineko Txapelketak

J.L.

Erandio Goikoan jokatuko da bihar, 11.30ean, Lur Gaineko Txapelketako bigarren jardunaldia. Bertan, 680 kiloko ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko da, datorren igandean Mutrikun izango baita azken saioa.

Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri A eta Goiherri B arituko dira. Aurtengorako ere ez dago inongo berrikuntzarik, betiko taldeak arituko baitira lanean. Talde hauei Getxo gehitu behar zaie. 680koan arituko ez bada ere, gainerako pisuetan lehian izango da. Zorionez, Gaztedik eta Goiherrik bina talde aterako dituzte, eta horri esker talde kopurua ere apur bat gehitzen da. Goiherri etxean arituko da, eta bera izango da bihar garaipena lortzeko talde faboritoa.

Nafarroako Lauko Txapelketan, berriz, gaur jokatuko da azkeneko jardunaldia Berriozarren, 18.00etan. Gizonezkoen 300 kilokoan, Txantrea, Kaskailueta, Amaiur A, Amaiur B, Berriozar eta Basaburua Imotz lehiatuko dira. Nesken 260 kilokoan, Sakana, Berriozar, Basaburua-Imotz eta Txantrea neurtuko dira. Azkenik, kadeteen 280 kilokoan, Berriozar A, Berriozar B, Andramari, Beriain eta Ultzama izango dira aurrez aurre.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo