GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Latie emongotsut» esan eta egin Bermeon, 19. Arrain Azokan

Kontserba-jakiak, musika eta jai giroa herrikoen eskutik, arrain freskoa bertan erosi eta dastatzeko aukera, paisaia ederra eta itsasoaren inguruko egun pasa hornitzeko hamaika ekitaldi. Arrain Azokan «Latie emongotsut» entzunez gero, baietz esan, jaki gozoak dastatzeko aukera ere badago-eta.

p023_f03_097x120.jpg

Nerea GOTI |

Atzo zabaldu zituen ateak, eta gaurkoarekin eta biharkoarekin, ehunka lagun espero dute Bermeon, herriko ikurretako bat diren kontserba enpresen erakusleiho nagusian. Aukera ona ematen du hitzorduak, eta ez bakarrik hogei saltokietan alto egin, begiratu eta erosteko. Beste hainbat kontu erakargarri ere baditu, esaterako, halako azoka batean bakarrik ikusi ahal diren arrain salmenta simulazioak edota bokartaren tratamendu eta ezaugarriei buruzko erakusketa, kontserba-enpresen eskutik.

Herriko taldeen inplikazioari esker, kaleko giroa ziurtatuta dago. Gaur bertan, danborrada dago, Lameran, Bermeotarrak fanfarrearen laguntzarekin, Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta eta Bostale ostalarien elkartearen babesarekin. Txistulariak eta musika eskolako trikitilariak, pandero-jotzaileak, txistulariak, haize taldea eta korua kalean ibiliko dira.

Lameran «karpa-jatetxea» ere badago. Bertan arraina da protagonista. Ondoan, arrandegi bat du, eta bertan arrain freskoa erosteko aukera izango da, «bai etxera eramateko edo jatetxean bertan prestatzeko», azaldu du Idurre Bideguren alkateak.

Itsasora irteteko aukera ere eskaintzen du azokaren programazioak. Goizeko 10.30ean hasita, beste hiru irtenaldi egiten dituzte goiz osoan zehar Ogoñora itsasontziz.

Gune didaktikoan, sareginak, korapiloak, sukaldaritza, edota marrazkiak egiteko aukera izango da, eta zinema zaleentzat gaur eta bihar urpeko zinemaren zikloa izango da goizean, Nestor Basterretxea Aretoan, bi pasetan: «Ventanas al mar» eta «Las criaturas de la luna llena» (11.00etan) eta «Espainiako itsasoa seriea» eta «El mar del fin del mundo» (12.00etan). Biharko bi emanaldietan, aldiz, «Cabo de Palos», «Tiburones blancos de Guadalupe», «Uharte inurriak» eta «Ondinesia» emango dituzte.

Egunotan, Gurutze Gorriko kanpadenda-ospitalean «Bihotz-biriketako bizkortzea lanean», gaiari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte adituek.

Eguerdi aldera, bestelako proposamenen artean pintxo lehiaketaren sari banaketa izango da, eta arrastian komeni da gogoratzea «Galerna, ekaitz ezezaguna» dokumentalaren emanaldia izango dela Nestor Basterretxea aretoan, 5 euroan, eta igandean ere beste bi emanaldi izango dira, 19.30ean eta 22.00etan.

Bihar, gainera, gaiteroen doinuek erraldoiak eramango dituzte karparaino, eta umeen marrazki lehiaketa izango da goizean.

Las conserveras, con nuevo logo, invitan a sumergirse en la feria

Para las conserveras de Bermeo, a las que esta 19ª edición ha regalado nuevo logo, la Arrain Azoka es mucho más que un escaparate, es también una forma de demostrar el vínculo que tienen con un pueblo, en el que y con el que trabajan. En medio del frenesí de la inauguración a mediodía de ayer, Aintzi Laburu, de Campos-Salica, señaló a GARA que este especial mercado «es un punto de encuentro entre el pueblo y las conserveras». «Promocionamos y vendemos nuestros productos, pero también mostramos los lazos que nos unen con Bermeo y con sus gentes».

Juan Carlos Royo, de la conservera del mismo nombre y Taraska y Berober, aseguró a GARA que este mercado «es un espaldarazo a todo lo nuestro, a nuestros productos que son de alta calidad y que son fabricados aquí con productos de aquí». Agregó que las empresas también están con el pueblo, colaborando por ejemplo con los lotes cuya venta se destinará a los damnificados por el incendio del pasado 11 de abril, e hizo un llamamiento especial al público en general a «que vengan, que tenemos un pueblo excepcional, buenos productos, buenos pinchos y buen poteo». N.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo