GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hegalaldia zentroak ateak zabalik atxikiko ditu diru ekarpenei esker

p022_f01.jpg

A.B. |

Maiatzaren 31n ateak itxiko zituela jakinarazi zuen Uztaritzeko Hegalaldia zentroak. Zaurituak diren animalia basak jasotzea eta sendatzea helburu duen elkarteak diru emaitza berriak lortu dituela-eta, erabaki horrekin gibelera egitea erabaki du, eta gunea zabalik atxikiko duela azaldu du.

Izan ere, joan den maiatzaren 17an eginiko biltzar nagusian parte hartu zuten ehun bat kideek erabaki zuten zentroak aurrera egitea. Proiektuak jarraitzeko 16.000 euroko diru ekarpenak lortu ditu elkarteak.

«Hamabost egunetan pertsona anitzek diru eskaintza esanguratsuak egin dizkigute. Dagoeneko, elkarteak aurrera egin dezake diru horri esker», gogoratu zuten Hegalaldiako kideek.

Dirua biltzeko taldeak

Aurrera egiteko erabakia hartzeaz gain, batzar horretan bi lan talde osatzea ere erabaki zuten. Alde batetik, sostengu talde bat osatu dute. Talde horren zeregina ekintza publikoak antolatzea izango da, «hautetsiek ez dezaten Hegalaldia ahantzi».

Bigarren lan taldea hautetsiekin eta lantegiekin harremanetan jarriko da, urtea bukatu ahal izateko zentroak beharrezkoa duen diru-laguntza lortzeko. Aurten gertatu zaiena ez dadin berriz errepikatu, talde hori diru laguntza iraunkorrak lortzen ahaleginduko da. Horrenbestez, zaurituak, kutsatuak edo pozoituak diren animalia horiei guztiei harrera egiteko, «laguntza guztiak ongi etorriak» direla nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo