GARA > Idatzia > Mundua

Etorkinen integrazioari buruzko eztabaida piztu da Suedian

Azken egunotan Stockholmen izaten ari diren istiluek Suediako ongizate sistema eta etorkinen integrazioa zalantzan jarri dituzte. Atzo goizaldean, bederatzi ibilgailu erre zituzten, eta bi eskola nahiz komisaria bat erretzen ere saiatu ziren. Atzo, beste probintzietako poliziak iritsi ziren hiriburuko auzoetara. Bizilagunek polizien jarrera eta irain arrazistak salatu dituzte.

p028_f01_148x108.jpg

GARA |

Stockholmeko kanpoaldeko hainbat auzotan gertatzen ari diren istiluek arrazakeria eta integrazio arazoak azaleratu dituzte. Husby auzoan hasi ziren arren, beste auzo batzuetara zabaldu dira protestak. Ostegunetik ostiralerako gauean, bederatzi ibilgailu erre zituzten, eta bi eskola eta komisaria bat erretzen saiatu ziren Rinkeby, Norsborg, Tensla eta Kista auzoetan. Sodertaeljen, Stockholm hegoaldean, Poliziaren kontra harriak jaurti zituzten. Atzo, beste probintzietatik poliziak eraman zituzten Suediako hiriburura.

Azken egunetako gertaerek etorkinen integrazioaren gaineko eztabaida piztu dute. Etorkinak biztanleriaren %15 dira. Iaz, 43.900 pertsona iritsi ziren Suediara babesa eskatuz. 2011ko datuekin alderatuta, 2012an %50 igo zen babes eskaera. Iheslari gehienak Siriakoak, Afganistangoak eta Somaliakoak ziren.

Azken zazpi urteetan, Gobernu eskuindarrak zergak jaitsi ditu, eta horrekin batera, Estatuaren irabaziak murriztu egin dira. Estrategia horri esker, Suediako hazkunde ekonomikoa Europako handiena izan da, baina, aldi berean, gizartean desberdintasun handiak eragin ditu. Etorkinen artean, langabezia %16koa da, eta Suedian jaiotakoen artean, berriz, %6koa.

Stockholmeko Kriminologia Unibertsitateko irakasle Jerzy Sarneckik azaldu zuenez, gizartea gero eta bananduago dago. Hirien kanpoaldeko auzoetan, ekonomia-baliabide gutxiko etorkinak bizi dira gehienbat. Inguru horietan langabezia tasa beste auzo batzuetan baino altuagoa da.

Istiluak hasi ziren Husby auzoan, esaterako, gazteen %20k ez du lanik, etorkin gazteekin lan egiten duen Megafon elkarteak dioenaren arabera. Bere hitzetan, protestak arrazakeriarekin eta «bai auzo honetan baita beste batzuetan sentitzen duten utzikeriarekin lotuta daude».

Reuters albiste-agentziari eginiko adierazpenetan, lanaldi osoko lanpostuak oso gutxitan eskaintzen dizkietela esan zuten Husbyn bizi diren gazte askok.

Istiluek Gobernuak martxan ipini dituen neurrien «porrot erraldoia» islatzen dutela nabarmendu zuen «Aftonbladet» ezkerreko egunkariak. «Auzo pobreetako gazteek ez dute itxaropenik. Hori gure ardura da, huts egin dugu horretan», aitortu zuen Anna-Margrethe Livhek, oposizioan dagoen ezkerreko alderdiaren ordezkariak.

Fredrik Reinfeldten lehen ministroak esan zuen manifestariak «bandalo hutsak» direla.

«Poliziaren jarrera bortitzak gehiago haserrarazi gaitu. `Tximinoak' eta tankerako gauzak esan zizkiguten. Emakume eta umeei makilekin bultza egin zieten, eta horrek amorratu ninduen», adierazi zuen hogei urteko gazte batek.

«Nire alabak, ikastetxetik etortzen denean, esaten dit ezin duela beste umeekin jolastu, bere azal kolorea dela-eta. Etiopiarra eta suediarra naiz, baina sekula ez naute suediar bezala onartuko», helarazi zuen Maria Peterssonek.

De París a Rosarno, otros precedentes de protestas en el seno de Europa

Las protestas registradas en barrios de la periferia de Estocolmo han tenido diversos precedentes en otros países europeos.

El 24 octubre 2005, un adolescente murió en Birmingham tras las violentas revueltas en protesta por la violación de una niña de raza negra. Ese mismo mes, más de 10.000 vehículos y edificios públicos fueron incendiados durante los disturbios en barrios de París y otras ciudades francesas. El 9 diciembre 2008, cerca cien personas fueron detenidas en la ciudad sueca de Malmo por las protestas por el cierre de una mezquita y un centro cultural islámico. Y en enero de 2010, los ataques racistas perpetrados contra inmigrantes en la localidad italiana de Rosarno, se saldaron con 50 heridos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo